Datu pertsonalen babeserako indarrean dagoen araudi aplikagarriaren arabera, jakinarazten dizugu zure datuak EUSKAL OSASUN KLUSTER ELKARTEAREN (IFZ: G95585055; egoitza soziala: ASTONDO BIDEA Z.G., 612. ERAIKINA, PARKE TEKNOLOGIKOA 48160, DERIO, BIZKAIA) titulartasunekoa den tratamendu sisteman sartuko direla. Jarraian adierazi dira datuen tratamendu bakoitzaren xedeak, biltegiratze epeak eta oinarri legitimatzaileak. Hala eskatzen duten tratamenduen kasuan, jakinarazten da ere profilak prestatzea eta erabaki automatizatuak hartzea gerta litekeela, eta EUSKAL OSASUN KLUSTER ELKARTEAK aurreikusita dituen lagapen eta nazioarteko transferentzia posibleen berri ematen da ere:

 

Xedea Parte hartzaileen datuak jaso, erregistratu eta tratatzea, erakundeak antolatzen dituen jardueretarako izen ematea eta parte hartzea kudeatu ahal izateko.
Biltegiratze epea Gorago adierazitako xedea betetzeko zorrozki beharrezkoa den epean zehar biltegiratuko dira datuak.
Oinarri legitimoa Interesdunaren baimena.

 

Xedea Erakundeari aplikagarria zaion arauditik eratortzen diren betebehar eta eskubideak kudeatu eta izapidetzea.
Biltegiratze epea Dokumentuen kopiak gordeko dira erantzukizun posibleak eska ditzaketen akzioak iraungi arte.
Oinarri legitimoa Legea betezea.
Lagapenak Datuak jakinarazi egingo zaizkio, beharrezkoa denean, organo eta/edo administrazio publiko eskudunei, araudi aplikagarrian xedatutako obligazioak betetzeko xedearekin. Horrez gain, jakinarazten da lagapenaren oinarri legitimatzailea legea betetzea dela.

 

Xedea Erakundeak egindako argazki eta/edo bideo bidez hartutako irudiak jaso, erregistratu eta tratatzea, erakundearen irudi korporatiboa eta/edo jarduerak sustatzeko eta jarduerak erakundearen webgunean eta/edo gizarte sareetan argitaratzeko helburuarekin.
Biltegiratze epea Emandako baimena indarrean dagoen bitartean.
Oinarri legitimoa Interesdunaren baimena.

 

Era berean eta 1/1982 Lege Organikoak, maiatzaren 5ekoak, ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako, eta norberaren irudirako eskubidearen babes zibilari buruzkoak, xedatutakoa betez, zure baimena eskatzen dugu gure erakundeak egindako argazki eta/edo bideon bidez hartutako irudiak erabiltzeko, gorago adierazitako xedearekin.

Indarrean dagoen datuak babesteko araudi aplikagarriak ematen dizkizun eskubideen arabera, zure datu pertsonalak atzitzeko, zuzentzeko, tratamendua mugatzeko, datuak ezabatzeko (“ahaztua izateko eskubidea”), datuen eramangarritasuna eskatzeko eta tratamendua aurkaratzeko eskubideak baliatu ahalko dituzu eta datu horiek tratatzeko emandako baimena atzera bota ahalko duzu idazkia bidalita gorago adierazitako helbidera edo info@basquehealthcluster.org helbide elektronikora. Kontrol Agintaritza eskudunaren aurrean ere egokitzat jotzen duzun erreklamazioa aurkezteko aukera izango duzu.