Panel Health osasun-zerbitzuak optimizatzeko startupa Europako Reactor programan hautatu da. Health Venture Lab Reactor GE Healthcarek EIT Healthen laguntzarekin sortutako azelerazio programa bat da.
Panel Healthek adimen artifiziala erabiltzen du Hizkuntza Naturala Prozesatzeko eredu batekin, pazientearen ahotsa sistematikoki aktibatzeko eta, horrela, bere esperientzia hobetzeko eta osasun-zerbitzuak ahalik eta ondoen emateko.
Panel Health, Reactorren parte hartuz, nazioarteko sare zabal batean sartuko da eta balio handiko konexioak lortuko ditu osasun-teknologian berritzaileen komunitate paneuropar batekin. REactorreko prestatzaileek eta aholkulariek osasun-industriako enpresaburu adituak, GDPRko adituak, inbertitzaileak eta GE Healthcare-ko erabakiak hartzeko arduradunak barne hartzen dituzte. Horrela, Panel Healthek bere “market fit”ean aurrera egin ahal izango du, adopzio goiztiarra bizkortu eta hainbat korporaziorekin kolaborazioak sortu.
Reactorra funtsezko eragilea da merkaturatzeko ikerketaren pipelinean, eta MIT ‘s Catalyst programa transatlantikoaren aurreko urratsa da. Programa honetan, GE Healthcare-ko adituek balio handiko “insight”ak ematen dituzte benetako adibideekin, eta osasun-produktu eta -zerbitzuen merkaturatzeari buruzko aholkuak ematen dituzte. Bere inpustak marketinera, salmentetara, banaketako eta hornidurako merkataritza-sareetara bideratuta daude, egungo joeren ezagutza sakonarekin batera.
Panel Healthri buruz:
Panel Health pazienteen ahotsa aktibatu eta aztertzen duen eta egin beharreko ekintzak entregatzen dituen plataforma digitala da, ospitaleen, enpresa farmazeutikoen eta aseguru medikoen aldetiko pazientearen esperientziaren hobekuntzarako. Pazientearen esperientzian berritzeak ongizatea dakar herritarrentzat, tratamendua hobe ulertzen delako, medikazioa modu zorrotzagoan jarraitzen delako, pazientea ahalduntzen delako eta bizi estiloa hobetzen delako.