Oncomatryx, Basque Health Clusterreko start-up bazkidea 15 milioi euro erakartzea lortu du urte hasieran, I. faseko saiakuntza klinikoak egiteko. Lehendik zituen akziodunez gain (besteak beste, BBK eta Ekarpen, azkenengo hau Kutxabankek, Eusko Jaurlaritzak, hiru foru-aldundiek eta Mondragon Inversiones barne ditu), enpresak nazioko eta nazioarteko «family office» berrien interesa bereganatu du. Ez da arrakastaz ixten duen lehen finantzaketa-erronda; 2019ko urtarrilean 9 milioi euro lortu zituen, oraingoan inbertsio nazionala bakarrik izanik, batez ere Euskal Herrikoa eta Galiziakoa.
Garatzen ari den botikaz gain, Oncomatryxek lizentzia-akordioak ditu nazioarteko enpresa biofarmazeutiko handiekin, eta horiei esker diru-sarrerak jasotzen ditu, garapenerako ere erabiltzen dituenak. Start-upetik espero dute 2022-2024 urteetan I+Gko inbertsioa 50 milioi eurokoa izatea, minbiziaren diagnostikoa eta tratamendua hobetzeko erabiliko dituztenak.
OMTX705 botika, antigorputz konjugatuetan oinarritua, minbiziari modu pertsonalizatuan aurre egiten zentratzen da. Horretarako, pazientearen antigorputzak molekula zitotoxikoekin (minbizi-zelulak suntsitzeko gaitasuna dutenak) elkartzen dira. Antigorputz konjugatu horiek fase inbaditzaileak tratatzen dituzte, non oraindik heriotza-tasa handia dagoen, mikroingurune tumoralari erasoz. Hau da, farmakoa tumorea inguratzen duten zelulei zuzenduta dago, zeintzuek immunosupresioa, inbasioa eta metastasia errazten duten. Horrela, tratamendu eraginkorragoa eta ez hain inbaditzailea egiten dute.
Sendagai hori sortu ahal izateko, Oncomatryxek 12 urte daramatza tumore solido metastasikoen aurkako botikak ikertzen, eta mota guztietako erakundeekin lankidetzan dihardu, bai nazionalak (CIC-Biogune, Onkologikoa, Sant Joan de Deu Ospitalea, «Nazioartekoak») bai nazioartekoak (Harvardeko Unibertsitatea, MD Anderson Cancer Center, Stuttgarteko Unibertsitatea). Horrela, tumorea inguratzen duten estroma peritumoralean, zeluletan eta zelulaz kanpoko matrizean, eta inbasioa, immunosupresioa, tratamenduarekiko erresistentzia eta metastasia errazten dute mekanismo eta proteina berriak aurkitu ditu.
Animalia-ereduetan botika segurua eta eraginkorra dela egiaztatu ondoren, urtea amaitu baino lehen Espainiako eta AEBetako pazienteetan I. faseari ekin ahal izatea espero da.
«Lehiakortasun Jasangarria» saria
Hilaren hasieran, Correok eta BBK-k “lehiakortasun Jasangarria” sariaren lehen edizioa banatu zuten. Sari honen bidez, modu proaktiboan kudeaketa arduratsua eta ingurumenarekiko eta gizartearekiko errespetuzkoa duten erakundeak saritu nahi dira.
Gizarte Eraginaren kategoria Oncomatryxera joan zen. Minbiziaren tratamenduak gure gizartean duen garrantzia eta duen erronka azpimarratuz. Izan ere, minbizia da Euskadin heriotza-kausa nagusia, 2020an erregistratutako heriotzen % 25,66 eragin baitzituen. Baliteke pandemiak egoera larriagotu izana, diagnostikoak % 20,8 murriztu baitira. Zorionez erritmoa berreskuratu bada ere, horrek biziraupenean eragin dezake, kasuak zenbat eta lehenago detektatu, orduan eta aukera gehiago baitago gainditzeko.
Oncomatryx-eri buruz:
Minbiziaren tratamendu eta diagnostikoan lan egiten duen erakundea, tumore estromari zuzendutako erasoaren bidez. Horretarako, askotariko farmako immunokonjugatuak (ADC) garatu dituzte, estroma peritumorala osatzen duten osagai zelularren bilbadurari erasotzen diotenak, hartara tumoreen tratamenduen sarpenarekiko erresistentzia murriztuta, besteak beste. Diagnostikoari dagokionez, tumoreen inbasibotasuna aurreikusi nahi dute, eta farmako immunokonjugatuei onura handiena aterako dieten pazienteak hautatzeko gaitasuna ere garatu nahi dute.