i+Med S.Coopetik pertsona bat bilatzen dugu International Sales Manager posturako, Osasun Zientzietan prestakuntza duena eta gutxienez 4 urteko esperientzia sektore farmazeutiko/bioteknologikoko enpresetan antzeko posizioetan.
Lanpostuaren deskribapena:
Hautatutako pertsona enpresaren osasun-produktuak sustatzeaz eta merkaturatzeaz arduratuko da, traumatologia, oftalmologia eta estetika arloetan.
Hautagaiaren profila:
- Ezinbestekoa ikasketak Osasun Zientzietan.
- Ingelesa jakitea: idatzia eta mintzatua.
- Esperientzia profesionala farmazia- eta bioteknologia-sektoreko enpresetan.
- Gutxienez 4 urteko esperientzia Manager/Kontu Handietako Komertzial gisa (oso baloragarria traumatologia, oftalmologia eta estetikaren arloan badu).
- Merkatuaren ezagutza eta merkatu- edo herrialde-sektore berri batean arrakastaz sartzeko esperientzia.
- Kontzeptu konplexuak interpretatzeko eta aurkezteko gaitasun egiaztatua duten idatzizko eta hitzezko komunikazioko trebetasun bikainak.
- Pertsona proaktiboa eta arduratsua, bezeroaren gogobetetze positiboa bultzatzeko.
- Planifikatzeko eta antolatzeko gaitasuna, pertsuasioa eta eragina. Emaitzetara bideratutako pertsona.
- Egoitza edo bizitzeko aukera Vitoria-Gasteizen edo inguruetan.
Interesatzen bazaizu, izena eman haien webgunean
i+Med teknologia propioa (Adaptek Technology) duen zientzialarien kooperatiba bat da. Euren jardunaren ildo nagusiak ingeniaritza biomedikorako produktu berritzaileen ikerketa, garapena eta fabrikazioa dira. Bi negozio ildotan oinarritutako proposamen berritzailea:
- Hirugarrenei zuzendutako garapen teknologikoa: Bezero bakoitzaren beharretara egokitutako substantzia aktiboen askapen kontrolatuko sistema adimendunen sorreran espezialistak.
- Produktu sanitario propioen katalogoa: Euren AdaptMed medical devices linea honakoek osatzen dute:
- Azido hialuronikoko injektagarriak, traumatologiaren, oftalmologiaren eta estetikaren alorretara aplikatuak.
- OTC produktuak.
i+Med kooperatiba kualifikazio handiko talde zientifiko batek osatzen du, bezeroari laguntza ematen diona hasierako fasetik merkatura iritsi arte, betiere fabrikazio farmakologikoko prozesuaren kontrol estua eramanda eta kalitate politika zorrotza jarraituta.