Azaroaren 25ean ezagutzera eman zen Toyama Pharmaceutical Association-Basque Health Cluster misioa, Euskadiko eta Japoniako bi elkarte hauen eta horien bazkide diren 4 erakunderen aurkezpen mintegi batekin.
Misioak JETRO eta ICEX erakundeen laguntza jaso du antolaketarako eta SPRIren finantzaketa jaso du, besteak beste. Misio honen helburua da zubiak ezartzea Toyama Pharmaceutical Association elkarteko eta Basque Health Cluster-eko kideek hitzarmen akordioak gauzatu ditzaten.
Mintegiari hasiera emateko Hirohiko Inada eta Mikel Álvarez presidenteek hartu zuten hitza eta, ondoren, beherago ageri den programa garatu zen.
Aurkezpen birtualen ekitaldi honen ondoren, abenduaren 3an, 4an eta 11n, B2B bilerak antolatuko dira etorkizuneko lankidetzei begira elkarrekiko ezagueran sakontzeko interesa duten enpresen artean.
Etorkizun hurbilean, bi elkarteek lankidetza akordio bat izenpetuko dute.
9:00 – 9:10 Atariko hizketaldiak (MC: Jetro Toyama)
-
- TPA: Hirohiko Inada jauna, Head of Delegation (President and CEO, Kyukyu Pharmaceutical).
- BHC: Mikel Álvarez jauna, presidentea (Mondragon Unibertsitateko presidentea, Mondragon Korporazioko Sustapen Zentroko zuzendaria, Garaia Teknologia Parkeko presidentea).
9:10 – 09:20 Toyama prefeturako industria farmazeutikoaren aurkezpena
-
- Shoichiro Hamano jauna (Adviser, TPA).
09:20 – 09:40 Toyamako enpresen aurkezpena (5 min. x 4 enpresa)
-
- Kyukyu Pharmaceutical (Noriyuki Hayashi jauna, Head of Business Development unit).
- Kokando (Junko CHO andrea, Overseas Department Group Manager).
- Nitto Medic (Shunsuke Nakai jauna, Executive Director Research & Development Div.).
- Maeda Pharmaceutical (Koichi Okubo jauna, Company Director).
09:40 – 09:50 Euskal Autonomia Erkidegoko industria bioteknologikoaren aurkezpena
-
- María Pascual de Zulueta andrea (BHC-ko zuzendaria)
09:50 – 10:10 Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen pitch-a(5 min. x 4 enpresa)
-
- Faes Farma (Suzanne Zakarne andrea, Out-Licensing Manager).
- Tecnalia (Andrés Cañada jauna, Market Manager, Pharma Lab_services).
- I+Med (Elena Krupskaya andrea, Business development).
- VIVEbiotech (Gurutz Linazasoro jauna, CEO).
10:10 – 10:30 Galdera eta erantzunen txanda, iritzi trukea eta harremanetarako denbora
10:30 B2B bileren inguruko informazio saioa
-
- Ekitaldiaren amaiera