DESKRIBAPENA
Teknologia mikrofluidikoen sektoreko erreferentziako enpresa bioteknologikoa. Gailu mikrofluidikoen garapen eta fabrikaziorako soluzioak eskaintzen ditu industria bioteknologiko eta farmazeutikorako.
microLIQUID enpresak bere indarguneak jartzen ditu balio katearen zerbitzura, hartara soluzio globalen hornitzaile bihurtuta, produktu mikrofluidiko automatizatuen neurrirako diseinurako eta hauen eskala handiko ekoizpenerako.
microLIQUID-ek gailuaren fabrikazio prozesurako behar diren ekipamendu tekniko eta azpiegitura guztiak ditu, betiere produktu biosanitarioen fabrikazioari eskatzen zaion ISO 13485 ziurtapenaren arabera.
Enpresa honek balioa sortzen du bere bezeroentzat, zerbitzu eta gaitasunen (kontsumigarri adimendunak, ingeniaritza mikrofluidikoa, kontrol termikoa eta fluxuaren kontrola, erreaktiboen integrazioa, biosentsoreak) konbinazio paregabe bati esker, modu horretan kalitaterik gorena eskainita eta arrakasta komertziala bermatuta.
Gako hitzak
Teknologia mikrofluidikoa, Mikrofluidoak, CDMO, Test diagnostikoa, Gailu mikrofluidikoak, Lab-on-a-chip, In vitro diagnostikoa (IVD), Garapena eta fabrikazioa, POC sistema, Immuno saiakuntza, Diagnostiko molekularra, NGS, Erreaktiboen integrazioa, ISO 13485.