Aurten Akitania Berriko / Euskadiko / Nafarroako Bio-osasun Industrien 6. Topaketak Bordelen egingo dira birtualki eta Meet2Win kongresuaren ekitaldi satelite moduan.
Informazio guztia aurkituko duzu HEMEN.
Hasierako saioan gurekin izango ditugu Alain Rousset, Akitania Berriko presidentea, Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua, eta Mikel Irujo, Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Enpresa Garapeneko sailburua, Manuel Tunon de Lara-rekin batera, Bordeleko Unibertsitateko presidentea.
Topaketa hauen helburua da mugaz haraindiko proiektuak bultzatzea hiru lurralde hauetako osasun sektoreko erakunde publiko eta pribatuetako industrial eta ikertzaileekin lankidetzan. Topaketa hauek izan duten parte hartze geroz eta handiagoa da Europako eskualde hauen arteko lankidetza beharraren isla onena.
Topaketak enpresaburuei, ikertzaileei, unibertsitateko ikasleei eta, azken batean, Euskadiko, Akitania Berriko eta Nafarroako sektore honetako berrikuntzan parte hartzen duten eragile guztiei zuzendua dago.
Jardunaldian zehar bederatzi enpresen “flash” aurkezpenak egingo dira. Horrez gain, aurreko edizioetan bezala, mugaz haraindiko lankidetza arrakastatsuen kasuak azalduko dira eta Europako eskualde honetan sektoreak bizi dituen alderdi nagusiak aztertzeko eztabaida mahai bat antolatuko da.
Akitania Berriko / Euskadiko / Nafarroako Bio-osasun Industrien 6. Topaketetan parte hartzea doakoa da, baina izena eman beharra dago.
Ekitaldia baino egun batzuk lehenago Zoom bidez egingo den bideokonferentziarako esteka jasoko duzu.
B2B elkarrizketetan parte hartzeko ezinbestekoa da Convention Meet2Win kongresuan izena ematea. Basque Health Cluster-eko bazkideek lehentasunezko tarifa izango dute (Eskatu sustapen kodea posta elektroniko bat bidalita info@basquehealthcluster.org helbidera, honako gaiarekin: Meet2Win).