Uztailaren 6an, asteazkena, Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoko Eraikin Nagusian Johnson & Johnsonekin (J&J) aurrez aurreko modalitateko topaketa egingo da, 09:30etik aurrera: Euskadiko Parke Teknologikoak eta Johnson & Johnsonek antolatuta, eta Bioef eta Basque Health Clusterrekin lankidetzan.
Zientzia berritzailea, finantzaketa egokia, jabetza intelektualaren babesa eta punta-puntako ekipo bat funtsezko osagaiak dira osasun-enpresa bat martxan jartzeko. Hala ere, bazkide korporatibo handi batekin lankidetzan aritzea ere funtsezkoa izan daiteke pazienteengana berrikuntza-teknologiko oro helarazi ahal izateko. Mota honetako elkarteratze edo lankidetza batek, beste modu batetara eskuratzeko zailak izango liratekeen ezagutzen, baliabideen eta sareen eskuragarritasuna ahalbidetzen ditu.
Horrela, bada, ekitaldi honen helburua Johnson & Johnson Innovation-en negoziazio-taldeari eta berrikuntza-ikertzaleei entzutea da. Aukera berritzaileak ebaluatzeko moduari buruzko ideiak partekatuko dituzte, eta akordio batera iristeko eta elkarte edo lankidetza bat sortzeko eman beharreko pausoez hitz egingo dute. Horrez gain, startup-ak negozio goiztiarren garapenean arrakasta lortzeko eta horrelako lankidetza/akordioetako bazkide modu azkarrean bilakatzeko herraminten inguruan hitz egingo da.
Ekitaldiak bi zatitan dago banatuta, eta modu independentean eman dezakezu izena hauetan. Ikus beherago agenda.
Agenda
9:30-13:00 Banakako bilerak J&Jkin,lankidetzak eta negozio-aukerak aztertzeko.
13:00-14:00 Lunch networking
14:00-17:00 Workshop “The essentials of partnering with a Healthcare Company” ingelesez eta multi-hub formatuan.
Izena emateko azken eguna ekainaren 22a da. Edukiera mugatua da, izen-emateei eskaera-hurrenkeraren arabera zorrotz erantzungo zaie.
Parte hartzaileek konektagarritasuna duen espazio bat izango dute egunean zehar behar duten edozein momentutan lan egiteko.