Basque Health Cluster Demarekin (Bizkaiko Foru Aldundiarekin) batera, enplegu-prestakuntza kurtso eta enpresetan praktikak antolatu ditugu.
Zurekin urratsak eman nahi ditugu, zure ondoan egin nahi dugu enplegurako bidea
Biomedikuntzaren sektorean, biozientzien eta osasunaren arloan, etorkizun profesionala izan nahi duten 15 pertsona nahi ditugu.
Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak sustatu eta finantzatutako Enplegu eta Prestakuntza Programa berritzaile honen bidez, parte hartzen duten pertsonak laneratu nahi dira, beharrezko gaitasunak hobetuz (teknikoak, pertsonalak eta esperientziakoak).
Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak adierazi du pertsonei enplegurantz lagundu nahi dietela, enpresek eskatzen dizkieten profilak kontuan hartuta.
Norentzat da LaborLan?
Karrera teknikoetan edota biziaren zientzietan lizentziatuak edo graduatuak diren pertsonak: Bioingeniaritza, Biokimika, Bioteknologia, Farmazia, Ingeniaritza Biomedikoa, Kimika edo antzekoak.
Ahal dela:
- COVID-19ak sortutako krisiaren ondorioz langabezian geratu diren pertsonak.
- Iraupen luzeko pertsona langabetuak
- 45 urte baino gehiago duten langabetuak
- Langabezian dauden gazteak (30 urte baino gutxiago)
- Emakumeak