Urtarrilaren 28an, BHCk Novia Salcedo Fundazioarekin batera antolatutako webinarrak izango du lekuko,” Junior talentua zure organizaziorako”. Honakoa, saio informatibo bat izango da, non enpresa eta erakunde desberdinek Europar Batasunak (EB) finantzatutako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan gazteak sartzeko kontrataziorako laguntza berriak -NextGeneration EU- nahiz Eusko Jaurlaritzark finantziatutakoak ezagutzeko aukera izango duten.
-NextGeneration EU- funtsak, EBk, COVID19aren inpaktuak arintzeko aurrekaririk gabeko funtsen injekzioari esker esleitu dituen tresna dira. Funtsek, pandemiak eragindako osasun-krisitik indartuta ateratzeko aukera zabaltzen digute, gure produkzio-sarea modernizazioa, ingurumenarekiko errespetatua eta digitalizazioa sustatuaz batera.
Webinarrean, talentu berria kontratatzeko laguntza-programei buruzko informazio guztia emango da ezagutzera: Reactivate 3, Investigo eta Lehen Aukera.
- Reactivate 3 Programa: Programa honen helburu nagusia langabezian dauden gazteen enplegagarritasuna hobetzen duten gaitasunak prestatzea da, lan testuinguruan, helburu argiekin eta tutore baten zaintzarekin. Langabezian dauden gazteak euskal enpresekin lotu nahi ditu, lanbideratze bidez esperientzia kualifikatua lor dezaten.
- Investigo Programa: Programa honek I+G+b-ko ikertzaile gazteak, teknologoak, langile teknikoak eta beste lanbide-profil batzuk kontratatzea du helburu, bai eta ikerkuntzari laguntzeko langileak, 16 eta 30 urte bitarteko enplegu-eskatzaileak.
- Lehen Aukera Programa: Enpresa pribatuei, edozein delarik ere euren forma juridikoa, enpresaburu indibidualei, erkidegoko ondasunei eta sozietate zibilei zuzendutako programa da, bai eta Elkarte eta Fundazioei zuzendutakoa ere; egoitza soziala eta fiskala EAEn dutenak edo lantokia EAEn dutenak, eta administrazio batek edo gehiagok zuzenean edo zeharka % 50etik gorako partaidetza ez dutenak. Novia Salcedo Fundazioak, bere partetik, Lehen Aukera Programaren esparruan diru-laguntzak aukeratzen eta kudeatzen laguntzeko eskua zabaltzen die enpresei eta erakundeei.