Apirilaren 28 an Basque Health Clusterren eskutik antolatutako jardunaldi irekira gonbidatzen zaituztegu. Jardunaldia 09:30 h etan hasiko da, maiatzaren 6tik aurrera hasiera emango zaion “Erregulazio-aditu ikastaroa BHC-ren eskutik” aurkeztuz.
Gailu medikoen sektorearen beharrizanei erreparatuta sortutako ikastaroa da honakoa, eta jardunaldi honetan beharrizan horiei buruz hitz egingo da. Europako Erregelamendu (EB) berriek -osasun produktuen erregelamendua 2017/745 (MDR) eta in vitro diagnostikorako osasun produktuen erregelamendua 2017/746 (IVDR)- aldaketa eta zailtasun anitz dakarzkie horrelako produktuak ekoizten diharduten enpresei. Horrela bada, ikastaroak bi erregelamenduetako aldaketak berrikustea, eta produktu horien bizi-ziklo osoan arau-esparruari heltzeko ezagutzak, trebetasunak eta gaitasunak bertaratutakoen eskura jartzea izango ditu helburu gisa.
Bestalde, Bio-osasun esparruaren baitan, Gailu medikoek Europa eta Euskadi mailan zer nolako eragina duten adierazi eta hauen garrantziaz arituko gara. Azken urteetan, industria mailan Gailu medikoen ekoizpenak izan duen hazkuntzaren nondik norakoak plazaratuko ditugu, bai eta etorkizunera begira ondoriozta daitezkeen aurreikuspenak adierazi ere.
Azkenik, jardunaldiari amaiera emateko galderen txanda izango dugu.
Jardunaldi irekia: Gailu medikoak Europa eta Euskadi mailan
- Eguna: Apirilak 28
- Ordua: 09:30 h
- Lekua: Bizkaiko zientzia eta teknologia parkea, Astondo bidea 612, 48160 Derio (Bizkaia).
- Nahitaezko izen-ematea.