Datorren asteazkenean, abenduaren 15ean, osasun nazionaleko hainbat klusterrek bat egin dugu errealitate mistoari buruzko jardunaldi bat antolatzeko. Bertan, errealitate areagotua eta osasunaren esparrura aplikatutako errealitate birtuala landuko dira.
Lehenik eta behin, Alvaro Bertelsen Simonettik, gure bazkide den Vicomtech-etik, osasun teknologien orainari eta etorkizunari buruz emango duen hitzaldia entzuteko aukera izango dute bertaratutakoek. Jarraian, 10 enpresak euren proiektuen berri emango dizkigute (3 minututan), horien artean Cyber Surgery eta Kauka euskal enpresak daudelarik.
Galiziako osasun arloko idazkari nagusi teknikoak (Alberto Fuentes Losada) amaiera laburra eman ostean, bertaratutakoek ia bi ordu eta erdi izango dituzte networkinga egiteko.
Cyber Surgery-ri buruz:
Empresa enfocada a cirugía robótica. Su sede se encuentra en San Sebastián, en el parque tecnológica de Guipúzcoa.
Vicomtech-ri buruz:
Adimen artifizialean, irudien analisi eta bistaratzean eta interakzioan espezializatutako zentro teknologikoa. Teknologia hauetako soluzio teknologiko espezifikoak hornitzen ditu osasunaren eta bioteknologiaren arloan, barne hartuta: esparru klinikoan erabakiak hartzeko laguntza sistemak, norberaren osasunaren zaintza, epidemiologia eta osasun publikoa, zehaztasun medikuntza, nutrizio pertsonalizatua, ordenagailu bidez lagundutako kirurgia eta errehabilitaziorako eta entrenamendurako gailu adimendunak, besteak beste, Sektore publiko zein pribatuko profesional eta enpresekin lankidetzan aritzen da (osasun zerbitzuak, ospitaleak, osasunerako informatika, gailu medikoak, farma / biotech, gizarte zerbitzuak, elikadura, etab.).