-
Iñigo Urkullu Lehendakariak hitz batzuk izango dugu,hark itxiko baidu ekitaldia.
-
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapia eta Osasun sailburu Gotzone Sagardui izango dira Industria eta Osasunari buruzko elkarrizketaren protagonistak.
-
Basque Health Clusterrek lehendabiziko aldiz emango du Jose Miguel Azkoitia saria, Euskadin Bio-Osasunaren sektorea aktibatzeko ahalegin eta esfortzu gehien eskaini zuen eragileetako bat izan zena gogoan.
Data: 2021eko abenduaren 9a, osteguna.
Ordua: 16:30 h
Lekua: Getxoko portuko Olatua terminala (Bizkaia)
Datorren abenduaren 9an Basque Health Cluster Eguna egingo da; hitzorduaren lehenengo edizioa izango da, eta biozientzien eta osasunaren euskal klusterrak sektoreko enpresa eta erakundeentzako erreferentziazko urteko hitzordu bat ezarri nahi du.
Lehenengo edizioa Getxoko (Bizkaia) portuko Olatua terminalean egingo da, eta Basque Health Clusterrek lehendabiziko aldiz emango du Jose Miguel Azkoitia Saria, Euskadin Bio-Osasunaren sektorea aktibatzeko ahalegin eta esfortzu gehien eskaini zuen eragileetako bat izan zena gogoan. Sariarekin, Klusterrak sektorea sustatzeko diharduten edo horren garapenean eragin positiboa izan duten pertsonak edo erakundeak nabarmendu nahi ditu.
Basque Health Cluster Egunaren programa
2021eko abenduaren 9a. Getxoko portuko Olatua terminala. Getxo
15:45 Ez-ohiko Batzar nagusia (soilik bazkideentzat)
16:30 BHC: 5 urteko bidaia eta bide luzea aurrean.
-
- Mikel Alvarez, BHCko presidentea.
16:40 Industriaren eta Osasunaren arteko solasaldia.
-
- Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen, jasangarritasun eta Ingurmeneko sailburua.
- Gotzone Sagardui, Osasuneko sailburua.
- Mikel Alvarez, BHCeko lehendakaria.
17:00 What’s Your Bio Strategy? Negozioa prestatzen bioteknologiaren hurrengo belaunaldiarentzat.
-
- Karl Schmieder, messagingLABeko CEO.
17:30 Biologia sintetikoari buruzko solasaldia.
-
- Karl Schmieder, messagingLABeko CEO.
- Julio Font, Basque Health Clusterreko presidenteordea.
- Juanjo Rubio, Nafarroako Gizarte Berrikuntzako Unitateko zuzendaria.
17:45 José Miguel Azkoitia sariaren banaketa.
17:45 Lehendakariaren agurra.
-
- Iñigo Urkullu, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria.