CIDETEC-ek Biomaterialen Unitaterako ikertzailea behar du, kapsularatze-sistemen lerroan lan egiteko.
Postuaren deskribapena:
Nanomedikuntzaren arloan pertsona baten beharra daukagu, polimero naturaletan oinarritutako biomaterial berriak garatzeko gai dena, bai funtzionalizazioa, bai karakterizazioa, biomaterialen 3D bioinprimaketan esperientzia duena. Ikertzaileak hainbat produktu mota garatzen (sanitarioak, kosmetikoak, farmazeutikoak), proiektuak kudeatzen eta ideia berriak sortzen parte hartu beharko du.
Eginkizunak:
- Hautagaia Biomaterialen Unitatean sartuko da, gaikuntza-proiektuetan eta/edo enpresei ezagutzak transferitzeko proiektuetan lan egingo du. Lana burutzerakoan, hainbat proiektutan lan egin beharko du aldi berean, baliabideak optimizatuz eta emaitzak areagotuz.
- Modu autonomoan lan egingo du, zehaztutako lan-planaren arabera.
- Biomaterial berriak garatzeaz arduratuko da, osagaiak/botikak askatzeko eta 3D bioinprimatzeko.
- Bezeroekin eta/edo kolaboratzaileekin lortutako emaitza teknikoen jarraipen erlazionala egingo dela ziurtatu beharko du, eta emaitzak (txostenak eta power point aurkezpenak) oso argi laburbildu eta aurkezteko gaitasuna izan beharko du.
Horrez gain, honako hauetan parte hartuko du:
- Ideia/kontzeptu berriak sortu eta gauzatzea.
- Finantzazioa bilatzeko dokumentazioa sortzen laguntzea.
- Produktua/merkatua/emaitzak (epea, kostua, denbora) helburu argitzat izatea.
- Urteko planetan zehaztutako aurreikuspenak betetzea.
- SOA/Merkatua etengabe aztertzea.
Hautagaiaren profila:
Prestakuntza:
- Doktorea Kimika aplikatuan eta Material Polimerikoetan, Kimika Organikoan biomaterialen esperientziarekin.
- Ingelesa menperatzea ahozko eta idatzizko mailan.
Ezagutzak:
- Polimero naturalen funtzionalizazioa (konplexutze peptidikoa, sintesi organikoa…).
- Biomaterialak eta material polimerikoak karakterizatzeko teknikak (Termograbimetria, DSC, GPC, Instrom/DMA, erreologia), karakterizazio fisiko-kimikoko teknikak (RMN, FTIR, espektrofotometria UV, ICP, mikroskopia, AFM eta kromatografia).
- Esperientzia hidrogelekin eta horien karakterizazioarekin (puztea, erreologia).
- Ezagutza 3D bioinprimaketa bidezko fabrikazioan eta biotinten garapenean
- 3D inprimaketarako programazioaren ezagutza
Gainera, kontuan hartuko da hautagaiak esperientzia izatea honako arlo hauetan:
- Ezagutza nanopartikuletan eta horien karakterizazio-tekniketan.
- Irudi-teknikak (SEM/TEM, mikroskopia optikoa, AFM…).
- Lan-protokoloak idaztea, bai materialen produkzioan, bai karakterizazio-tekniketan.
Oharrak:
Ikerketa eta berrikuntza interesatzen zaizkion eta lan egiteko gogoz dagoen pertsona bat behar dugu, diziplina eta kultura anitzeko lantaldean sartzeko. Lana antolatzeko gai izango da, epemugak eta ezarritako helburuak betez.
Interesatzen bazaizu, izena eman CIDETECen webgunean
CIDETEC, ikerketa aplikatuko erakunde bat da. Energiaren metaketa, Gainazalen Ingeniaritza eta Nano-medikuntzaren inguruan nazio mailan aipu berezikoak diren 3 zentro teknologiko biltzen ditu bere baitan.