BRTAk ikerketaren emaitzen balorizazioari buruzko udako ikastaroa antolatu du UPV/EHUko ikastaroen esparruan. Ikastaroaren izena «ikerketa-emaitzen balorizazioa BRTAren eskutik: sortutako ezagutza nola identifikatu, babestu eta ustiatu inpaktua hobetzeko» da, eta honako helburu hauek ditu:
- Berrikuntza ekosistemako eragileen elkarrekintza sustatzea balorizazio prozesu hobeak sustatzeko.
- Jabetza intelektualaren kudeaketa hobetzeko gaitasunak eta tresnak ikasleen eskura jartzea.
- Oinarri teknologikoko enpresa berriak sortzeko bideak aztertzea.
Ikerketa guneetan sortzen den ezagutza identifikatu, babestu eta esplotatzeko bideak konplexuak dira eta eragile askoren elkarrrekintza eta talde-lana beharrezkoa da.
Balorizazio prozesuetan parte-hartze duten eragileen topagune izateko asmotik, urteroko zita bat sortu nahi du BRTAk Uda ikastaroen baitan. Prozesu hauek hobetzeko gaitasunak, tresnak eta jakintza elkarbanatzeko bi eguneko topagunea proposatzen dugu. Gertuko ekosistemako adibideak, kanpoko adituak eta eragile ezberdinen ikuspuntua jasoko dituen jardunaldia izango da. Bi ildo nagusi izango ditu eta bakoitzarentzat egun beteko saio bat antolatuko dugu:
- Jabetza industrial eta intelektualaren kudeaketa ikerketa guneetan
- Teknologian oinarritutako enpresa berrien sorrera, balorizaziorako bide esanguratsu moduan
Jarduera nori zuzenduta:
- Unibertsitateko ikaslea
- Irakasleak
- Profesionalak
- Ikerlari eta teknologoak
Aurrez aurre nahiz online (zuzenean) eman daiteke arreta. Ikastaroa bi goizez osatuko da, 9:00etatik 14:30era, uztailaren 18an eta 19an.
Informazio guztia UPV/EHUren orrian aurki dezakezue: