IES Diagnostics diagnostiko bioklinikoen laborategia, Bizkaiko Parke Teknologikoan kokatzen da eta erabiltzailearen arreta eredu desberdina eskaintzen du, berrikuntzan eta esperientzian oinarritua.
IES Diagnostics Proiektua, IES Medical hornidura sanitario berritzaileen euskal enpresen spin-off-a da, pandemiaren erdian sortu zen, diagnostiko bioklinikoetan aurkikuntza berrien aplikazioan aurrera egiteko beharretik eta hiritar guztientzat irisgarriak izateko.
Beraz, helburu horrekin, talka handiko diagnostiko frogak, erabiltzailearen esperientzia ahalik eta gehien errazten duen sistema batekin eta emaitzen ulergarritasuna biltzen dituen zerbitzu eredu bat garatu du.
Eta hemen aurkitzen dugu IES Diagnostics-en lehen berrikuntza: erabiltzaileak ez du etxetik atera behar analitikak egiteko: etxean jasoko du aukeratutako diagnostiko probaren kit-a. Horretarako ermamian zulaketa minimo batekin behar den plasma bolumena jasotzea ahalbidetzen duen gailu berri bat erabiltzen da. Laborategia arduratzen da lagina entregatzeaz eta jasotzeaz.
Euskal laborategia aitzindaria da odol lehorra jasotzen VAMS teknologiaren (ingeleseko Volumetric Absortion MicroSampling) erabilerarekin Erabiltzen den gailuak laginaren egonkortasun maximoa bermatzen du zenbait astetan zehar giro-tenperaturan. Erabiltzailearentzako minik ematen ez duen sistema izateaz gain isurpen eta kontaminazio arrisku guztiak ezabatzen ditu, beraz etxean norberak erabiltzeko gailu onena da.
Behin laborategira iristen direnean, laginak Espainian bakarra den prozesamendu robotikoa duen plataforma batean kokatzen dira, plataforma guztiz automatizatua dago eta doitasun handia eskaintzen du esku-hartze minimoarekin.
Azkenik, biotxostena igortzen da eta pazienteak xede horretarako sortu den plataformaren bidez atzitu ahal izango du. Txosten hau IES Diagnostics-ek eskaintzen duen zerbitzuaren beste balio bereizgarrietako bat da: informazioa modu oso grafiko eta ulergarrian aurkezten da, medikuaren iruzkin pertsonalizatuarekin erabiltzaileak erabakiak hartu ahal izatekok.
Bere portfolioaren inaugurazio froga Covid-aren aurkako antigorputz neutralizatzaileen neurketa da, babes immunitarioaren maila antigorputz neutralizatzaile kopuruan (infekzioak aurrera benetan egitea galarazten duten bakarrak) zenbatzea ahalbidetzen duen merkatuko test bakarra. Egun, dibertsifikazio fasean dago beste gaixotasun batzuetara, hots, digestio-nahasmenduak (elikagaiekiko intolerantziak, mikrobiotaren estudioak, beste batzuen artean)eta pertsonentzako beste interes eremu batzuk ikertzen ari gara. Eta etorkizuneko planen artean, tokiko agenteekin kolaboratzen jarraitzea dago, eskaintza areagotuz eta enpresa moduan garatzen jarraituz.
IES Diagnostics, adierazten dutenaren arabera, posible izan da Bizkaiko Foru Aldundia eta Beaz bezalako euskal erakundeen laguntzari esker, Berrikuntza eta Inbertsio Aurreratua Sustatzeko Plan2i 2021 planaren bidez. Basque Health Cluster elkarteko kide da Euskadiko sektore biologikoan hazkunde bioteknologikoa sustatzeko gakoak diren beste 90 enpresa eta erakunde bainon gehiagorekin. Gainera, denbora guztian izan du BIC Bizkaia-ren laguntza Bizkaiko Parke Teknologikoan.