Datorren maiatzaren 30ean amaituko da HEALCIER proiektua, ESTIAren instalazioetan antolatutako jardunaldi batekin. Jardunaldia 11:00etan hasiko da, eta 12:30ean amaituko da, eta bai aurrez aurre, zein online parte hartu daiteke.
HEALCIER proiektua
Osasunaren sektoreak baliabide ugari erabiltzen ditu bere eguneroko asistentzia-jardunean, eta baliabide horiek ahalik eta modu eraginkor, efiziente eta ekologikoenean kudeatzeko erronka hartzen du bere gain. Aldi berean, azken hamarkadetako biztanleriaren zahartzearen ondorioz, ospitaleek eta osasun-zentroek osasun-jardueraren bolumen handiagoa hartzen dute beren gain. Sistemaren iraunkortasuna bermatzeko, premiaz eta sakon hausnartu behar da osasun-ingurunean.
Kontextu honetan, HEALCIER proiektuak, Interreg POCTEFA esparruaren barruan, osasun-laguntzaren balio-katearen lehiakortasuna hobetzea du helburu, ekonomia zirkularraren printzipioak ezarriz.
Leartibai Fundazioak gidatutako proiektu honetan Akitania Berriko, Nafarroako eta Euskadiko hainbat erakundek hartzen dute parte:
- Leartibai Fundazioa
- Navarrabiomed
- Biocruces Bizkaia Osasun Ikerketa Institutua elkartea
- AIN (Nafarroako Industria Elkartea)
- Estia École Supérieure des Technologies Industrielles Avancées (Pyrénées-Atlantiques)
- Nafarroako Unibertsitate Ospitalea
- Ezkerraldea Enkarterri Gurutzeta ESI
HEALCIER proiektuaren amaierako jardunaldian, osasun-zentroen zirkulazioan aurrera egiteko identifikatutako aukerak ezagutzeko aukera izango dute bertaratuek.
Izen-ematea:
Proiektuari buruzko informazio gehiago webgune ofizialean aurki dezakezue:
Leartibai Fundazioari buruz:
Osasunaren sektoreko jarduera ekonomiko berrien sorreran adituak. Laguntza eskaintzen dugu ideiaren identifikazio fasetik garapen fasera arte, material polimerikoen potentzial teknologikoarekin. Metodologia propio bat dugu erakundeetan berrikuntza proiektuak sortu eta garatzeko dinamika bat ezartzeko, 3 fasetan banatzen dena: gainbegiratzea, adimena eta azelerazioa.