Martxoaren 1etik 12ra Galeseko delegazio batek birtualki bisitatuko du gure biozientzien eta osasunaren ekosistema lankidetza berrien bila.
Cymru-ko (Gales) patroiaren egunarekin bat etorrita, St Davis, Galeseko 10 enpresak eta gobernuak osatutako delegazioaren bisita programa abian jarri da.
Ongietorrian, Arantxa Tapia sailburuak gogoratu egin du gure enpresek Erresuma Batuarekin lankidetzan jarraituko dutela Brexitak ekarritako zailtasunen arren eta azpimarratu du Euskadi eta Galeseko presidenteek 2018ko uztailean izenpetutako akordioa arlo estrategikoetan lankidetzan aritzeko. Sailburuaren homonimo galestarrak, Ken Skates-ek, adierazi du Galeseko eskualdeak interes handia duela Euskadirekin lankidetzan aritzeko biozientzien eta osasunaren arloan.
Ainhoa Ondarzabalek, Basque Trade & Investment erakundearen zuzendariak, bere mintzaldian azaldu du bi eskualde hauen arteko lankidetzak sustatu behar direla antzeko ekosistemak baitituzte. Euskadi Europarako sarbide bihurtu da Galesentzat, adierazi duenez. Gure enpresetako hainbat eta Basque Trade and Investment erakundeak Basque Health Cluster-ekin duen lankidetza estua aipatu ondoren, esan du Erresuma Batua dela Euskadiren esportazioen bigarren helmugako herrialdea, bolumenaren aldetik, eta bi eskualde hauen arteko ekosistemen artean lankidetzak ezartzeko deialdia egin du.
Bi astetan zehar, Galeseko delegazioak lan jardunaldiak izango ditu gure gaitasun industrialak, teknologikoak eta zientifikoak ezagutzeko, euskal enpresekin “one to one” motako bileraz beteriko egutegiaz gain.