LIKE-A-PRO proiektu europarrak elikadura jasangarri eta osasungarria erraztu nahi du, proteina alternatiboak dituzten produktu berriak garatuz
Zamudio, 2023ko martxoaren 23a. GAIKER Zentro Teknologikoak, Basque Research & Technology Alliance, BRTAko kideak, LIKE-A-PRO From niche to mainstream-alternative proteins for everybody and everywhere proiektuan parte hartzen du, Europar Batasunak Horizon-CL6-2022-Farm2Fork-01-07 programaren bidez finantzatua.
Gero eta nabariagoa da europarrek osasunerako onurak ekarriko dituzten proteina alternatiboen inguruan duten interesa, baldin eta proteina horien ekoizpenak baliabide naturaletan eragin txikiagoa badu. Joera hori ezin hobea da nutrizio eta elikadura-sistema jasangarri eta osasungarrietarako aldaketa dietetikorako, bat etorriz Green Deal-en anbizioekin, «baserritik mahaira» estrategiarekin eta EBren helburu klimatikoekin.
Horregatik, dieta jasangarriak eta osasungarriak errazteko helburuarekin, LIKE-A-PRO proiektua sortu da, herritar talde guztientzat eskuragarri,eta onargarriagoak diren proteinak eta produktu alternatiboak erabiliz (gazteak, helduak, adinekoak eta talde kalteberak barne), baita maila sozioekonomiko baxuko pertsonak, gutxiengo etnikoak eta landa-eremuetako biztanleak ere.
17 herrialdetako 42 erakundek (proteina alternatiboen balio-kate osoaren ordezkariek) parte hartzen duten proiektu honetan, 16 produktu garatuko dira, 7 iturritako proteina alternatiboekin (landare, mikrobio, itsaso, intsektu eta onddo jatorrikoak). Produktu horiek jasangarriak eta optimizatuak izateko diseinatuta egongo dira, zapore eta testura hobetuak eskaintzeko.
GAIKER Zentro Teknologikoa LIKE-A-PROren lan-paketearen buru da (Araudi- eta segurtasun-baldintzak). Bertan, Novel Fooden Europako esparruan produktu eta elikadura-osagai berri horiei aplikatzen zaizkien arauzko baldintzak ebaluatuko dira, eta, aldi berean, in vitro segurtasun-azterketak egingo ditu (genotoxikotasuna, alergenikotasuna eta ADME), produktu berriek azken kontsumitzaileentzako segurtasun-maila handia duten sailkatzeko.