Otsailaren 23tik 25era bitartean Villardeciervosen (Zamora) Berrikuntzaren eta Teknologiaren Nazioarteko Azokak (FITECU) izan zuen lekukoa, eta bigarren egunaren amaiera Espainiako gizarte- eta osasun-sektoreko klusterrei merezitako omenaldia egiteko erreserbatu zuten. Bertan, Basque Helath Clusterreko ordezkari moduan, Espainiako gainontzeko kluster soziosanitarioen ordezkariekin batera, klusterreko bazkide den GOGOA Mobility Robots-eko Juantxu Martin izan zen.
Galizia, Extremadura, Katalunia, Nafarroa, Aragoi, Euskal Herria eta Gaztela eta Leon kluster soziosanitarioetako ordezkariak bertaratu ziren, eta hauek egindako lanaren balioa erakutsi zuten. Hauek, ekimen publikoaren eta pribatuaren arteko elkarlana azpimarratu zuten, Montse Fernandez Chimente SIVI Klusterreko gerenteak gogorarazi zuenez “talentua sortzeko, garatzeko edo birsortzeko irtenbide berritzaileak emateko tresna” bihurtzen bait dira.
Gaztela eta Leongo Juntako Ekonomia eta Lehiakortasuneko sailburuorde Carlos Martín Tobalinak zuzendu zuen ekitaldia, eta bertan izan zen John Farrell, Zahartze Aktibo eta Osasungarriaren Berrikuntzarako Erreferentziako Europako Lankidetza Sareko Politika eta Eragiketetako zuzendaria. Azken horrek adierazi zuenez, klusterrek “lan ikaragarria egiten dute hazkunde ekonomikoa eta enplegua bultzatzeko”.
Europa mailan, Farrellek sektore bakoitzak “besteen beharrak ulertzearen garrantzia” aipatu zuen, bai eta, “konponbideak garatzerako orduan, denek gainontzeko guztien babesa irizpide izan beharko luketela, azken erabiltzaileak eta bereziki kaltetutako pertsonak ahaztu gabe”. Bestalde, “ez da eskualdearen lehentasunetan soilik pentsatu behar, Europakoetan baizik “, gaineratu zuen.
Bere aldetik, Montse Fernández Chimente anfitrioi klusterreko kudeatzaileak, SIVIk bezala, FITECUn aliatu ezin hobea aurkitu duen sektorean Espainian zehar lan egiten duten taldeen bira bat azaldu zuen.
Gogoratu du SIVI talentu nagusien sare bat sortzeko lanean ari dela, ekosistemari bere zerbitzu eta ezagutzarekin laguntzeko. Ezagutza askatzeko modu bat da, esan zuen. Eta klusterrak gerora eguneroko bizitzan sartuta aurkitzen ditugun garapenen jatorrian daudela.
Fernández Chimentek Villardeciervosen, Zamorako udalerri txiki batean, Culebra mendilerroaren oinetan, zeuden ordezkariak bildu zituen mahaiaren buru, eta klusterrak “berrikuntza motorrak eta ikerketa ekintzailetzaren palankak” direla azpimarratu zuen.
Ekitaldia sari-banaketa batekin amaitu zen, denon izenean, menpeko pertsonen bizi-kalitatearen hobekuntzaren alde egindako eguneroko lan zuhur eta ezinbestekoagatik Espainiako gizartearen epeltasuna jasoz.