FAES FARMAk kaltzifediol bakarra merkaturatzen du 2016az geroztik kapsula bigunetan: Hidroferol® Cápsulas Blandas. Basque Health Clusterreko kideak esperientzia zabala du D bitaminaren gabeziaren tratamenduan, eta molekula horren ezagutzan sakontzen jarraitzeko asmoa du.
Testuinguru horretan, 2019an Jiménez Díaz Fundazioaren Ikerketa Sanitarioen Institutuarekin (QuironSalud), Vigoko Unibertsitatearekin eta CIC bioGUNErekin aliatu zen iFEROL proiektua sortzeko. Proiektu honen helburua da D bitaminaren analogoetan oinarritutako sendagai berriak garatzea, bitamina horren urritasuna eta horrekin lotutako patologiak tratatzeko; halaber, zehaztu nahi du kaltzifediolak zer eginkizun modulatzaile duen biomarkatzaileen erregulazioan D bitaminaren eskasia eta eragin kardiobaskularra duten pazienteei dagokienez.
Iaz, prozesu sintetiko berriak eta horiekin lotutako farmazia-produktuak ikertzen jarraitu zen, bai eta aurkezteko formatu berriak aztertzen ere. Ildo horretan, 2 saiakuntza kliniko ere egin ziren. Saiakuntza horietako bat 7 herrialdetako 58 zentrotan egin zen, eta kaltzifediolaren eragin terapeutikoa egiaztatu nahi da asteroko erabilera batean. Proiektuaren barruko beste ikerketa batean, miokardio-infartua izan duten pertsonengan babes-efekturik dagoen ikusi nahi da. Azkenik, metabolismoari buruzko azterketan aurrera egin da, profil lipidomikoak aztertuz.
Espainiako Gobernuko Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak batera finantzatu du ikerketa-proiektu hau, 2019ko Erronka-Lankidetza deialdian. Aurtengoa hirugarren eta azken urtea izango da, proiektua 2022ko abenduaren 31rako amaitzea espero baita.
CIC bioGUNEren webgunea: cicbiogune.es