Hurrengo asteartean, hilak 30, gure sektorerako laguntza garrantzitsuenak azalduko dira Basque Health Clusterrak antolatutako jardunaldian. Zoomean programetako arduradun edo adituak banan-banan azalduko dizkigute zeintzuk diren eta nola izena eman. Gainera, sortutako zalantzak erantzungo dituzte. Ekitaldia gaztelaniaz izango da eta beherago egitaraua aurkitu dezakezue. 30 segundutan izena eman dezakezu!
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak Enpresa Txiki eta Ertainentzako (ETE) 2021eko laguntza-plana aurkeztu du. Plan horrek 68 laguntza-programa biltzen ditu eta 433 milioi euroko aurrekontua du. Laguntza horien helburua da ekonomia suspertzea eta kalitatezko enplegua sortzea, arreta berezia eskainiz Euskal Autonomia Erkidegoaren garapen jasangarriari.
Egitaraua
9:00-9:20 Ekonomia zirkularra eta ingurumena
Hizlaria: Txema Fernández
- Ingurumeneko proiektuetarako laguntzak
- Ekonomia zirkularreko berrikuntza-laguntzak
- ETE zirkularra
- Galderak
9:20-9:45 Nazioartekotzea
Hizlaria: Azucena Castro
- Zabaldu
- Sakondu
- Elkartu
- Galderak
9:45-10:00 Innovación
Hizlaria: Josu Ocariz
- Innobideak
- Galderak
10:00-10:45 Transformación digital
Hizlaria: Javier Múgica
- Adimen artifizial aplikatua
- Industria digitala programa
- Industriako zibersegurtasuneko programa
- Galderak
ETENALDIA
11:00-11:45 Desarrollo industrial y emprendimiento
Hizlariak: Imanol Cuétara, Agustín García
- Indartu
- Bilakatu
- Bateratu
- Gauzatu
- Renove 4.0
- Galderak