Basque Health Clusterren eskutik apirilaren 28an “Erregulazio aditua” ikastaroa hasi zen , zeinaren bidez eremu biosanitarioko profesionalei beharrezko ezagutzak, trebetasunak eta gaitasunak eman nahi baitzaizkie, bai MDR bai IVDR erregelamendu berrietara egokitzeko. Ikastaroak 8 modulu ditu eta 3 zatitan banatuta dago: uda aurretik, uda ondoren eta 2023aren hasieran.
Joan den astean, ekainaren 24an, bukatutzat eman zen bigarren modulua eta, beraz, lehen zatia. Udan geldialdi bat egin ondoren, 3. modulua irailaren 9an hasiko da. Bigarren zati honetan diseinu, garapen eta produkzio“, “erabilgarritasunaren ebaluazioa“, ebaluazio kliniko eta “azterketa klinikoen kudeaketa” moduluak emango dira.
3., 4., 5. eta 6. moduluetako irakasleak honako hauek dira:
- Miguel Angel Campanero (A3Z Advanced)
- Begoña Alonso Gómez (BEALIA Servicios Técnicos y de Consultoría, S.L.)
- Rocío Díaz (Quirón)
- Isabel Gil (Navarrabiomed, Centro de Investigación Biomédica)
- Jon Mabe (Tekniker)
- Digna González(Bexen Cardio)
- Silvia Almaraz (Bexen Cardio)
- María Paños Correas (Allergan)
- Concepción Rodríguez (Agencia Española de Medicamentos y Productos Sanitarios)
- Ana Mª Villarta Aguilera (Agencia Española de Medicamentos y Productos Sanitarios)
- Gloria Hernández (Agencia Española de Medicamentos y Productos Sanitarios)
- Silvia Martín (Agencia Española de Medicamentos y Productos Sanitarios)
Ikastaroak teoria eta praktika uztartuko dituen metodologia du, taldeko hitzaldi eta tailerren bidez. Eskolak aurrez aurre ematen dira ostiraletan, 09: 30etik 13: 30era, Basque Health Clusterren egoitzan (BIC Bizkaia: Astondo bidea, 612 eraikina, 48160 Derio, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea).
Programaren inguruko informazio gehiago jakin eta deskargatu nahi baduzu, klikatu ondorengo botoian: