Bigarren modulua joan den ekainaren 24an amaitu eta oporraldia hartu ondoren, datorren irailaren 9an hasiko da “Erregulazio-aditua” ikastaroa. Ostiralero, abenduaren 2ra arte, ikastaroaren bigarren blokea egingo da, 3. (diseinu, garapen eta produkzio), 4. (erabilgarritasunaren ebaluazioa), 5. (ebaluazio kliniko) eta 6. (azterketa klinikoen kudeaketa) moduluekin.
3., 4., 5. eta 6. moduluetako irakasleak honako hauek dira:
- Miguel Angel Campanero (A3Z Advanced)
- Begoña Alonso Gómez (BEALIA Servicios Técnicos y de Consultoría, S.L.)
- Rocío Díaz (Quirón)
- Isabel Gil (Navarrabiomed, Centro de Investigación Biomédica)
- Jon Mabe (Tekniker)
- Digna González(Bexen Cardio)
- Silvia Almaraz (Bexen Cardio)
- María Paños Correas (Allergan)
- Concepción Rodríguez (Agencia Española de Medicamentos y Productos Sanitarios)
- Ana Mª Villarta Aguilera (Agencia Española de Medicamentos y Productos Sanitarios)
- Gloria Hernández (Agencia Española de Medicamentos y Productos Sanitarios)
- Silvia Martín (Agencia Española de Medicamentos y Productos Sanitarios)
5. modulua osorik dago. Baina oraindik plaza batzuk geratzen dira gainerako moduluetarako. Aurrekoetan bezala, ostiralean, modulua hasi aurretik, izen-emateak itxiko dira. Horregatik, hurrengo datetara arte daukazue izena emateko:
- M3: irailak 2
- M4: urriak 7
- M6: azaroak 18
- M7: 2023ko urtarrilak 6
- M8: 2023ko urtarrilak 20
- M final: 2023ko otsailak 3
Ikastaroak teoria eta praktika uztartuko dituen metodologia du, taldeko hitzaldi eta tailerren bidez. Eskolak aurrez aurre ematen dira ostiraletan, 09: 30etik 13: 30era, Basque Health Clusterren egoitzan (BIC Bizkaia: Astondo bidea, 612 eraikina, 48160 Derio, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea).
Programaren inguruko informazio gehiago jakin eta deskargatu nahi baduzu, klikatu ondorengo botoian: