Abenduak 2ko klasearekin amaiera eman dugu Basque Health Clusterrak antolatutako “Erregulazio aditua” ikastaroaren 6. moduluarekin. Gabonetan etenaldia egin ostean, urtarrilak 13, 7. moduluarekin hasiko gara, zeina hirugarren eta azkenengo zatiaren parte den.
Basque Health Clusterrek, 2017ko apirilaren 5eko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2017/745 eta 2017/746 Europako Erregelamenduak (EB) direla bide, hauen pean, osasun produktuei (PS) eta in vitro diagnostikorako osasun produktuei (IVD) eragiten dieten erregulazio berriak aztertzeko eta ulertzeko ikastaro intentsibo hau antolatu du. Urte hasieran martxan jarritako ikastaro honekin eremu biosanitarioko profesionalei beharrezko ezagutzak, trebetasunak eta gaitasunak eman nahi zaizkie, bai MDR bai IVDR erregelamendu berrietara egokitzeko.
Hirugarren zati honetan “Komertzializazio“, “Postkomerzializazio” eta EUDAMEDeri buruz hitz egingo duten hurrengoko irakasleak izango ditugu:
Ikastaroak teoria eta praktika uztartuko dituen metodologia du, taldeko hitzaldi eta tailerren bidez. Eskolak aurrez aurre ematen dira ostiraletan, 09:30etik 13:30era, Basque Health Clusterren egoitzan (BIC Bizkaia: Astondo bidea, 612 eraikina, 48160 Derio, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea).
Moduluetan modu independentean izena emateko aukera dago, ikastaro osoa egin gabe.Momentu honetan zabalik dago M7 eta M8 moduluak eta amaierakoa. Matrikulatzeko epeak eta prezioak jarraian agertzen den taulakoak dira:
Modulua |
Izen ematearen itxiera |
Bazkideentzako prezioa | Ez-bazkideentzako prezioa |
7. modulua (Merkaturatzea) |
2022-01-06 |
150 € + BEZ-a |
325 € + BEZ-a |
8. modulua (Postkomerzializazioa) |
2022-01-20 |
150 € + BEZ-a |
325 € + BEZ-a |
Azkenengo modulua |
2022-02-03 |
75 € + BEZ-a |
162 € + BEZ-a |
Programaren inguruko informazio gehiago jakin eta deskargatu nahi baduzu, klikatu ondorengo botoian: