-
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapia eta Osasun sailburu Gotzone Sagardui izango dira Industria eta Osasunari buruzko elkarrizketaren protagonistak.
-
Basque Health Clusterrek lehendabiziko aldiz emango du Jose Miguel Azkoitia saria, Euskadin Bio-Osasunaren sektorea aktibatzeko ahalegin eta esfortzu gehien eskaini zuen eragileetako bat izan zena gogoan.
Data: 2021eko abenduaren 9a, osteguna.
Ordua: 16:30 h
Lekua: Getxoko portuko Olatua terminala (Bizkaia)
COVID protokoloagatik, baieztatzeko eskatzen da:609 472 934 / 654 410 111
Datorren abenduaren 9an Basque Health Cluster Eguna egingo da; hitzorduaren lehenengo edizioa izango da, eta biozientzien eta osasunaren euskal klusterrak sektoreko enpresa eta erakundeentzako erreferentziazko urteko hitzordu bat ezarri nahi du.
Ekitaldian izango dira Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapia eta Osasun sailburu Gotzone Sagardui, eta Industria eta Osasunari buruzko elkarrizketa bateko protagonistak izango dira, Klusterraren lehendakari Mikel Alvarezekin batera.
Lehenengo edizioa Getxoko (Bizkaia) portuko Olatua terminalean egingo da, eta Basque Health Clusterrek lehendabiziko aldiz emango du Jose Miguel Azkoitia Saria, Euskadin Bio-Osasunaren sektorea aktibatzeko ahalegin eta esfortzu gehien eskaini zuen eragileetako bat izan zena gogoan. Sariarekin, Klusterrak sektorea sustatzeko diharduten edo horren garapenean eragin positiboa izan duten pertsonak edo erakundeak nabarmendu nahi ditu.
Informazio gehiago:
609 472 934 /654 410 111
conchi@crcomunicacion.com / sandra@crcomunicacion.com
Basque Health Cluster Egunaren programa
2021eko abenduaren 9a. Getxoko portuko Olatua terminala. Getxo
15:45 Ez-ohiko Batzar nagusia (soilik bazkideentzat)
16:30 BHC: 5 urteko bidaia eta bide luzea aurrean.
-
- Mikel Alvarez, BHCko presidentea.
16:40 Industriaren eta Osasunaren arteko solasaldia.
-
- Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen, jasangarritasun eta Ingurmeneko sailburua.
- Gotzone Sagardui, Osasuneko sailburua.
- Mikel Alvarez, BHCeko lehendakaria.
17:00 What’s Your Bio Strategy? Negozioa prestatzen bioteknologiaren hurrengo belaunaldiarentzat.
-
- Karl Schmieder, messagingLABeko CEO.
17:30 Biologia sintetikoari buruzko solasaldia.
-
- Karl Schmieder, messagingLABeko CEO.
- María Pascual de Zulueta, Basque Health Clusterreko zuzendaria.
- Juanjo Rubio, Nafarroako Gizarte Berrikuntzako Unitateko zuzendaria.
17:45 José Miguel Azkoitia sariaren banaketa.
Basque Health Clusterri buruz
Basque Health Cluster 2010eko urrian sortu zen (Basque Biocluster), tokiko ekintzaile talde batek osatua, indarrak batzeko asmoarekin. Hamar urte baino gehiagoren buruan, erreferentziazko elkartea da EAEn biozientzien eta osasunaren sektorean. Pertsonen osasuna eta bizitza hobetzeko produktuak eta zerbitzuak garatzen dituzten erakundeak elkartzen ditu. Bere helburu nagusia da elkartutako enpresen interes komunak koordinatu, ordezkatu, kudeatu, sustatu eta defendatzea.
Horretarako, bazkideen lehiakortasuna bultzatzeko, balioa emateko ekintzak eskaintzen dituzte, hala nola: prestakuntza espezializatua, jardunaldi teknologiko sektorialak, nazioarteko azoketara joatea, networking ekitaldiak, lankidetza bidezko proiektuen dinamizazioa eta inbertsio foroen antoaleta.