• Garatutako sistemak kirurgialariei laguntzen die gerrialdeko fusioak planifikatzeko prozesuan
• Soluzioak AA algoritmoak inplementatzen ditu planifikazio-fasea automatizatzeko eta paziente bakoitzaren kasu espezifikora egokitzeko.
• Cyber Surgery eta Vicomtech-en arteko lankidetzak aukera ematen du medikuak gidatzeko helburuan aurrera egiteko, doitasuna maximizatzeko eta kirurgia robotikoarekinbizkarrezurreko kirurgiak hobetzeko.
Donostia/San Sebastián, 20 de noviembre de 2024. Vicomtech Zentroak eta Cyber Surgery-k elkarlanean jardun dute SURAIn, erabaki kirurgikorako laguntza sistema bat garatzeko, kirurgialariei laguntzeko Cyber Surgeryk sortutako ALAYA laguntzaile robotikoarekin egindako gerrialdeko fusioak planifikatzeko prozesuan.
Planifikazio kirurgikoa funtsezko etapetako bat da irudi bidez gidatutako kirurgia robotikoetan. Kirurgialariak zehazki definitzen ditu abordatze kirurgikoa eta inplanteen kokapena. Gero eta garrantzitsuagoa da kirurgiak paziente bakoitzaren anatomiara edota patologiara egokitzea; gainera, kirurgialariaren beraren lehentasunak ere sartzen dira jokoan.
SURAI proiektuan, hainbat AA algoritmo garatu dira planifikazio-fasea automatizatzeko eta paziente bakoitzaren kasu espezifikora egokitzeko. ALAYA robotarako garatutako erabakiaren euskarri sistemak, algoritmoak erabiltzen ditu paziente espezifiko baten anatomia eta aurreko prozedura kirurgikoen ezagutza aztertzeko. Bi elementu horiek konbinatuta, paziente zehatzarentzako plan kirurgiko pertsonalizatu ezin hobeak eskaintzen ditu, kirurgialariaren lehentasun operatiboak kontuan hartuta. Proiektuaren emaitzei
esker, laguntzaile robotikoak gero eta kirurgia pertsonalizatuagoak exekutatzen lagun dezake Cyber Surgery, behar hori identifikatu ondoren, proiektuaren buru izan da, sistemaren garapenaren eta arkitekturaren faseak definituz, plangintza kirurgikoetatik abiatuta informazio garrantzitsua definituz eta bere sistema errealarekin bat datorren robot-simulagailu bat garatuz.
Vicomtech Zentroak, bestalde, deep learning, irudi medikoen analisia, datuen zientzia eta biki digitalen teknologietan duen ezagutza eman du.
Lankidetza horrek aukera ematen du teknologia berritzaileen aplikazioan aurrera egiten jarraitzeko, medikuak horrelako prozeduretan gidatzeko, zehaztasuna maximizatzeko eta kirurgia robotikoarekin bizkarrezurreko kirurgiak hobetzeko. Teknologia aitzindariaren, esperientzia medikoaren eta Administrazioaren laguntzaren konbinazioak oinarriak ezartzen ditu etorkizunean aurrerapen esanguratsuak egiteko pazienteak artatzeko moduan.
Garatutako teknologiak potentzial handia du beste eremu kliniko batzuetara eramateko, datuak aztertzeko algoritmo sofistikatuak eta kirurgialarien esperientzia subjektibo bakarra konbinatzen dituelako, eta erakusten du hori dela modurik onena ebakuntza-gelan teknologia berria integratzeko.
SURAI adimen artifizialeko eta beste teknologia digital batzuetako ikerketa- eta garapen-proiektuetarako 2021eko Laguntzen Deialdian finantzatu da, eta c/-ED RED.ES balio-kateetan txertatu da. Hasieratik aitortu zuen proiektuak izan zezakeen eragina eta gizartearen egungo erronkei aurre egingo dieten ekimenen garapenean duen inplikazioa.
Vicomtech-i buruz:
Vicomtech Adimen Artifizialean, Visual Computing & Interaction-ean espezializatutako ikerketa aplikatuko zentro teknologikoa da. 2001ean sortu zen, eta gaur egun ikerketam aritzen diren 250 profesionalek baino gehiagok osatzen dute. Vicomtech-en teknologia digitalak ikertu eta garatzen dira, betiere merkatuaren eskariari erantzunez eta enpresei beren prozesuak eta lehiakortasuna hobetzen laguntzen duten irtenbide berritzaileak emanez.
Zentroa BRTAko (Basque Research and Technology Alliance) kidea da, eta kudeaketa integraleko metodologia propioa eta erreferentea du, kontrastatutako ereduetan oinarritua, prozesuak optimizatzea eta enpresei teknologia gardentasunez transferitzea bermatzen duena.
Vicomtech Zentroak hainbat ziurtagiri eta aintzatespen ditu, hala nola HR Excellence in Research, ISO 22301, ISO 27001, ISO 14001, ISO 9001 eta UNE 166002.
Cyber Surgery -ri buruz
Cyber Surgery teknologia medikoan enpresa liderra da, 2017an sortua, eta doitasun handiko kirurgietarako soluzio berritzaileen garapenean espezializatua. Ikerketa eta garapen etengabearen aldeko apustuaren helburua kirurgia ireki eta minimoki inbaditzaileen prozedurak hobetzea da, eraginkortasunari, segurtasunari eta iragartzeari dagokienez esperientzia kirurgiko onena bermatzeko.
Bere ikuspegi berritzaileak azken belaunaldiko nabigazio robotikoko bere teknologia propioa eta patentatua garatzea ekarri du, nabigazio optikoko sistemen mugak gaindituz pazientearen mugimendua denbora errealean jarraitzeko gai dena. Teknologia aitzindari horri esker, ALAYA bizkarezurreko kirurgietarako laguntzaile robotikoa garatu da. Laguntzaile hori datozen hilabeteetan sartuko da merkatuan, eta Espainian garatutako eta fabrikatutako bizkarezurretarako kirurgietarako lehenengo plataforma robotikoa izango da.
Cyber Surgeryk ingeniaritza aurreratuan eta medikuntzan duen esperientzia uztartzen du, azken belaunaldiko teknologien ikerketa eta garapena (I+G) bultzatzeko. Hori guztia, egungo eta etorkizuneko prozedura kirurgikoen estandarrak birdefinitzen jarraitzeko bokazioarekin, zehaztasun robotikoaren eta giza esperientziaren alderdirik onena txertatzen, pazienteak laguntzeko.
Informazio gehiago:
medios@vicomtech.org
Tfno: 637006852