PRAP EUSKADI ekimena dagoeneko eskuragarri dago COVID-19ak erakunde batean duen intzidentzia kontrolatzeko interesa duten enpresentzat.
PRAP EUSKADI Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren laguntza jaso duen ekimena da. Haren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek COVID-19aren ondorioz sufritu dezaketen inpaktu ekonomikoa ahalik eta gehien murriztea, enpresen laneko arriskuen prebentzio estrategian integra daitezkeen tresna teknologikoak eta proba analitikoen eskaintza uztartzen dituen balio proposamen bati esker.
Ekimenaren azalpen liburuxkan aurki daiteke balio proposamen horren informazioa.
Hainbat informazio webinario antolatzen ari dira informazioa zabaltzeko helburuarekin, beraz, proposatutako soluzioak eta horiek eskuratzeko moduak hobe ezagutu nahi badituzue, bai webgunean eta baita webinarioetan ere aurkituko duzue alderdi hauei buruzko informazio xehatuagoa.
PRAP webgunea: PRAP EUSKADI