DESKRIBAPENA
CIDETEC 1997. urtean sortu zen ikerketa aplikatuko erakunde pribatua da, enpresei balioa eskaintzen diena ezaguera teknologikoen atzipenari, sorrerari eta transferentziari esker. Donostiako egoitzan kokatua, Gipuzkoako Parke Zientifiko Teknologikoan, CIDETECek barne ditu nazioarteko erreferentzia diren hiru zentro teknologiko, energia biltegiratzeko, gainazalen ingeniaritzarako eta nanomedikuntzarako.
CIDETEC Nanomedicine biomedikuntzaren arloko material berritzaileen garapenerako zentroa da. Zentro honen jarduera teknologia propioen sorreran oinarritzen da eta, gaur egun, sei patente familia dituzte. Industriarekin duen zuzeneko kontaktuari esker, teknologia transferentzian merkatura iristeko behar den denbora murriztea lortu du.
Zentroak drug-delivery teknologiak, osagai kosmetikoen kapsulatzea edo gailu medikoetarako biomaterialak garatzen ditu.
Zentro hauetako bakoitzak bere egoitza eta instalazio propioak ditu, lehen mailako ekipamenduekin. CIDETEC Nanomedicine erakundeak 600 m2 laborategi ditu I+G-aren arlorako eta bertan aurkitzen dira osagai kosmetikoak kapsulatzeko fabrika pilotu bat eta 150 m2 sektore biofarmazeutikorako produktuen fabrikaziorako sailkatuta eta prestatuta dauden hainbat aretorekin, betiere GMP estandarren arabera.
Laborategia produktu esterila fabrikatzeko prestatu dago eta tamaina txikiko produktu liofilizatuak eta bolumen txikiko bial likidoak ekoizteko gaitasuna du.
Gako hitzak
Nanomedikuntza, Sendagaien garraioa, Drug-delivery teknologiak, Kosmetika, Kapsulatzeak, Gailu medikoak, Hidrogelak, CDMO.