OWL eta Biosfer enpresek indarrak batu dituzte metabolomika sustatzeko gaixotasunen diagnostikoan eta tratamenduan

Bi enpresek, biak teknologia metabolomikoan oinarritutako diagnostiko soluzioen ordezkariak izanda, lankidetza hitzarmen bat izenpetu dute sektoreko I+G-a sustatzeko helburuarekin. OWL euskal enpresa bioteknologikoak bere know-how edo ezaguera espezializatuak eskainiko ditu esteatohepatitis ez alkoholikoa (NASH) duten pazienteen diagnostiko ez inbaditzailean. Helburua da teknologia metabolomikoaren erabilera sustatzea hainbat patologiaren diagnostiko eta tratamenduan lagungarriak diren tresna egokiak ikertu eta…

Euskadi Next 21-26

Gobernu Kontseiluak 2020/12/29an, asteartea, onartu du Euskadi Next 21-26 programaren lehen bertsioa, Euskadiren susperraldia, eraldaketa eta erresilientzia helburu dituena. Eusko Jaurlaritzak prestatu du, foru diputazioekin eta hiru euskal hiriburuetako udalekin batera, Euskadi Next 21-26 programa, Gobernu zentralari helaraziko zaiona Gobernu zentralak Europara bidaliko duen Susperraldi, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean (PRTR) sar dezan, Susperraldi eta Erresilientzia…

COVID-19aren aurreko soluzio teknologikoak: PRAP Euskadi

PRAP EUSKADI ekimena dagoeneko eskuragarri dago COVID-19ak erakunde batean duen intzidentzia kontrolatzeko interesa duten enpresentzat. PRAP EUSKADI Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren laguntza jaso duen ekimena da. Haren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek COVID-19aren ondorioz sufritu dezaketen inpaktu ekonomikoa ahalik eta gehien murriztea, enpresen laneko arriskuen prebentzio estrategian integra daitezkeen tresna…

AcceXible enpresak, Expansión “Start up” sariaren irabazleak, crowdfunding prozesua abian jarri du Crowdcube-rekin

Basque Health Cluster-en bazkidea den e-Health arloko AcceXible enpresak “Expansión” sari gorena irabazi du Novartis-Sandoz konpainiaren babesletza duen osasunaren eta bioteknologiaren kategorian. AcceXible-ek klinikoki balioztatutako plataforma bat garatu du narriadura kognitibo arina eta dementzia antzeman eta monitorizatzeko hizketaren analisiaren bitartez. Carla eta Javier Zaldúak sortutako Bizkaiko start up honen teknologiak ahozko biomarkagailuak identifikatzen ditu adimen…

Histocell-ek arrakastaz amaitu du COVID-19ak eragiten duen arnas distresa tratatzeko saiakuntza klinikoaren lehenengo fasea

Osakidetzak eta Basque Health Cluster erakundearen bazkidea den euskal enpresa biofarmazeutikoak, Histocell-ek, arrakastaz amaitu dute COVID-19ak eragiten duen arnas distresa tratatzeko HC016 medikamentu zelularraren saiakuntza klinikoaren lehenengo fasea. Histocell-ek garatutako HC016 terapia zelularreko medikamentuaren saiakuntza klinikoa da hau, Biocruces Bizkaia Institutuarekin lankidetzan egiten ari dena, Gurutzetako Ospitalearen ZIUan. Helburua da tratamendu bat eskaintzea Arnas Distresaren…

VIVEbiotech enpresak 2020ko Gipuzkoako ETE saria irabazi du

Basque Health Cluster-en bazkidea den VIVEbiotech enpresak irabazi du Espainiako Merkataritza Ganberak eta Banco Santander bankuak ematen duten 2020ko Gipuzkoako ETE Saria. Entrega ekitaldia pasa den 14an izan zen bankuak Donostian duen egoitza zentralean eta saria jaso zuten VIVEbiotech enpresako zuzendari nagusiak, José Manuel Francok, eta finantza zuzendariak, Maider Goyenak. Entregaren presidente gisa jardun zuten…

Basque Health Cluster-en X. urteurrena: Fundatzaileen ikuspegia

Eusko Jaurlaritzak euskal ekonomiari bultzada irmoa ematearen alde egin zuen 2000. urtean, gero eta aldakorragoa eta lehiakorragoa den mundu batera egokitzeko, ezagutzan eta berrikuntzan oinarritutako sektore estrategiko berrien aldeko apustu estrategikoa eginez. Hausnarketa horren ondorioz sortu zen Espainian biozientziak garatzeko berariaz diseinatutako lehen estrategia: BioBasque Estrategia. 2010. urtearen amaieran, Basque Biocluster sortu zen, irabazi-asmorik gabeko…

Tecnaliak saria jaso du Europako berrikuntzaren alorrean garun-muskulu kontrol sistema bati esker

ISMORE sistemaren garapenagatik jasotako errekonozimendua EARTO Sarien “Impact Expected” kategorikoa izan da. Basque Health Cluster-en bazkidea den Tecnalia zentro teknologikoak sari bat jaso du Europan paralisia duten pazienteen garuna, muskuluak eta mugimenduak berriz ere konektatzen dituen sistema berritzaile baten garapenagatik: nerbio sistema hackeatzen du eta mugimendu intentzioa deskodifikatzen du artikulazioen kontrola berrezartzeko. ISMORE sistemak terapia…