Datorren ekainaren 9an, gure Batzar Nagusiaren amaiera gisa, Euskadiko biozientzien eta osasunaren sektorearen urteroko topaketa egingo dugu. Klusterreko lagun guztiak gonbidatuta zaudeten ekitaldi ireki hau 17:30ean hasiko da.
Ainara Basurko, ekonomia sustatzeko foru diputatua, izango da irekiera hitzaldia emango duena; Cristina Oyon, SPRI taldeko teknologia, berrikuntza eta iraunkortasuneko zuzendaria, hartuko du txanda “balio ekonomikoa eta soziala sortzen duen ekoizpen-eredu berria” izeneko hitzaldiarekin. Basque Health Clusterreko presidente berriaren eskutik egingo den itxieraren ondoren, koktel batez gozatuko dugu.
Bertaratzea doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da:
Zain gaituzu Basque Health Klusterraren egoitzan, Bizkaiko Parke Teknologikoan.