DESKRIBAPENA
Bizkaian kokatutako erakunde honek Point of Care (POC) gailuak garatu, fabrikatu eta merkaturatzen ditu gaixotasunak modu azkar, erraz eta fidagarrian diagnostikatu eta monitorizatu ahal izateko, nagusiki biosentsore entzimatikoak eta alboko fluxuko immunosentsoreak oinarri hartuta. Horretarako, Sendagaien eta Produktu Sanitarioen Espainiako Agentziaren jarduera lizentzia du eta ISO 13485 ziurtagiria ere, produktuaren kalitatea eta legezko betekizunen errespetua bermatzen duena.
BIOLAN taldearen baitan dago, kalitateari eta elikagaien segurtasunari aplikatutako biosentsorikaren nazioarteko liderra. Taldeak bere teknologia osasunaren arlora eramaten du benetako beharrei erantzuten dieten soluzio berritzaileekin.
Gako hitzak
POC (Point of Care), Immunosentsoreak, Alboko fluxua, Biosentsore entzimatikoak, Diagnostikoa, Monitorizazioa, Test serologikoak, Test azkarrak, COVID-19 rapid test.