Idazki honen bidez jakinarazten dizuegu Klusterra modu aktiboan lankidetzan ari dela jarraian adierazitako programan:
Bizkaiko biomedikuntza sektorerako enplegu-prestakuntza programa
Klusterrak, DEMArekin (Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu eta Ekintzailetza Agentzia) lankidetzan, (bizi zientzien edo bioingeniaritzaren arloko) lizentziatu bat kontratatzeko aukera eskaintzen dizue, 3 edo 4 hilabetetan zehar, lanpostu bakoitzeko 8.152 €-ra arte finantzatuta. Praktikaldiko kontratuak ekainaren 1etik urriaren 31ra bitartean egingo dira. Izena emateko eskabidea telematikoki izapidetuko da.
Laborlan II Proiektua hainbat jarduketa ildotan banatuta dago eta ildo horietako bat da Euskal Autonomia Erkidegoko Osasunerako Zientzia eta Teknologia Enpresen Klusterrarekin (Basque Health Cluster) lankidetzan garatutako enplegu-prestakuntza programa. Kluster hau da Bizkaiko lurralde historikoan biozientzien eta osasunaren sektorean ordezkaritza handiena duen erakundea eta ezinbesteko eragilea da sektoreko beharrak antzemateko eta profil eta gaitasun profesionalen eskaera eta eskaintza doitzeko.
Helburua
Programaren helburua bikoitza izango da:
-
- Parte hartzaileen enplegagarritasuna areagotzea, pertsona hauen lan mundurako sarrera erraztuta eta eskari handia duen biozientzien eta osasunaren sektoreko lanbide batean beharrezkoak diren gaitasunak garatuta (teknikoak, pertsonalak eta esperientziaren ingurukoak).
- Biozientzien eta osasunaren sektoreko enpresen lehiakortasuna hobetzea, gaitasun profesionalak egungo eta etorkizuneko beharren arabera doituta, belaunaldi erreleboa erraztuta eta suspertze eta enplegu sorrera prozesuan dagoen sektore bat mantenduta.
Esperientzia profesionalaren II. fasean parte hartzaileak hartuko dituzten enpresen deialdia
- Xedea: Parte hartzaileen ikaskuntza praktikorako laguntza eta tutoretza bio-osasun arloko proiektuen teknikari lanpostuan.
- Lanpostu kopurua:
- Zenbateko ekonomikoa (BEZa kanpo): 8152 €-ra arte lanpostu bakoitzeko.
- Egikaritze epea: 2021eko urriaren 31ra arte.
- Programan parte hartzea: Programan izena eman nahi duten eta esperientzia profesionalaren II. fasea egiteko parte hartzaile bat edo gehiago hartu nahi dituzten enpresek euren hautagaitza aurkeztu beharko dute oinarri hauetan adierazitako epean eta moduan.
Proposamena berrikusiko da, elkarrizketa egingo da eta enpresaren proposamena onartu edo errefusatuko da eskaeren sarrera ordenaren arabera, betiere proposamenean argi eta garbi adierazi badira beteko den lanpostua, garatuko diren lanak eta parte hartzailearen onurarako tutoretza.
15 lanpostu daude betetzeko. Enpresa bakoitzak parte hartzaile bati emango dio harrera. Hala ere, 15 lanpostuak betetzeko nahikoa enpresa aurkeztuko ez balira, enpresa bakar batek kontratu bat baino gehiago gauzatu ahalko ditu, 15 lanpostuak bete arte.
— Enpresen parte hartzerako oinarrizko betekizunak:
- Bizkaian kokatuak egotea.
- Biomedikuntzaren sektorekoak izatea.
— Parte hartzeko eskabideak jasotzeko epea:
Oinarri hauek argitaratzen direnetik II. fasearen hasiera datara arte (2021eko maiatzaren 31ra arte)
— Eskabideak aurkezteko bidea:
Izena emateko eskabidea telematikoki izapidetuko da.