Deskribapena:
“Akitania Berria – Euskadi – Nafarroaren arteko Bio-osasunaren 8. topaketak” Iruñeko Medikuen Elkargoan egingo dira, 2023ko urriaren 16an eta 17an.
Topaketen helburua bio-osasunaren sektorea indartzea da Euroeskualdean eta euroeskualdeko lankidetza sustatzea.
Akitania Berriko, Euskadiko eta Nafarroako enpresei, ekintzaileei, inbertsiogileei, ikerlariei eta, oro har, Osasunaren arloan berrikuntza-aktore den orori zuzenduta daude topaketak.
Aurten sari berri bat sortu da euroeskualdeko etorkizun oparoena duten ETE berritzaileenak aitortzeko. Euroeskualdeko Bio-osasunaren 1. saria 2023ko irailean irekiko da, eta 2 kategoria izango ditu: Biopharma eta Osasun-teknologiak. Kategoria bakoitzeko irabazleek 3000 €-ko saria jasoko dute, euroeskualdeko aitortzaz gain. Finalistek bere enpresak aurkeztuko dituzte ekitaldian zehar, eta irabazleak finalean erabakiko dira.
Ekitaldian zehar Brockerage Event egingo da, hiru eskualdetan negozioa egiten duten erakundeei zuzendutako B2B bilerak errazteko, baina beste eskualde batzuetako partaideak ere onartuko dira. In situ B2S topaketak 2023ko urriaren 17an egingo dira 12:00etatik 16:00etara. Gune horretan, gainera, euroeskualdeko eta Europako proiektuen posterrak aurkeztuko dira eta ETEei zuzendutako zerbitzuak eskaintzen dituzten ekimenak egongo dira, hala nola hiru eskualdetako Digital Innovation Hubs delakoak eta Cascade funding.
Zergatik joan ekitaldi honetara?
- Euroeskualdean kontaktuak egin eta lankidetza hasteko
- Ezagutza tekniko eta teknologiko berritzaileak aurkezteko
- Bialdeko bilerak antolatzeko
- Euroeskualdeko Bio-osasunaren 1. sariaren finalistak eta irabazleak ezagutzeko
Aurreko urtean Bilbon egin zen ekitaldia nolakoa izan zen erakusten dizuegu:
Fokua:
- Osasun-sektoreko azken joerak
- Networking eta B2B topaketak
- Euroeskualdeko Bio-osasunaren 1. saria (3000 €/kategoria)
- ETEen zerbitzurako I+G eta proiektuak
- Inbertsiogileak
7RNAEN Bilbo bideo-laburpena
Egitaraua:
Sektoreko joerei buruzko hitzaldi magistralak, osasungintzan aditu diren inbertsiogileen “reverse pitch”, networking eta B2B topaketak eta Euroeskualdeko Bio-osasunaren 1. sariaren enpresa finalisten “flash” aurkezpenak egingo dira ekitaldian. Euroeskualdeko mugaz haraindiko lankidetzen arrakasta-kasuak ere ezagutuko ditugu.
Ekitaldi hau Navarra Health Cluster NHC, Basque Health Cluster BHC, Alliance Innovation Santé Nouvelle-Aquitaine ALLIS-NA, Enterprise Europe Network EEN – Nafarroako Unibertsitatea eta CEIN erakundeek antolatu dute. 8RNAEN ekitaldiak BIHARTEAN, POLEPHARMA GIPSO, EUSKAMPUS, CLUSTERS SALUD ESPAÑA erakundeen lankidetza izango du, SODENA, Nafarroako ekonomia-garapenerako agentzia, Nafarroako Gobernua eta Nouvelle Aquitaine, Euskadi eta Nafarroa euroeskualdearen funtsezko babesletzarekin batera.