“Bio-osasuna eta Ingurumena sektorea integratzeko aukeren identifikazioa: funtsezko produktuen baitango balio-kate berriak, ekonomia zirkularraren esparruan eta post Covid-19 garaia oinarri hartuta “ proiektua, Gipuzkoako Foru Aldundiak kofinantzatutako eta Basque Health Cluster eta Aclimaren – Basque Environment Cluster – arteko lankidetzan burutatako proiektua da; krisiak eragindako konplikazio edo ezbeharrei erantzunak eta irtenbideak bilatzeko sortu dena.
Covid-19 pandemiaren ondorioz eragindako osasun krisiak agerian utzi ditu “funtsezko produktuen” hornikuntzarekiko kanpoko mendekotasunak dakartzan ahuleziak, kate global horien hauskortasuna agerian utziz. Beraz, etorkizunari begira balizko “krisiei” aurre egin ahal izateko, beharrezkoa da funtsezko ondasunen hornidura-kateak berrikustea, gure lurraldearen autosufizientzia-, enplegagarritasun- eta segurtasun-irizpideak kontutan hartuz.
Sendagaiak, osasun-produktuak, zerbitzu soziosanitarioak eta osasunaren zaintzarekin lotutako produktu eta zerbitzu guztiak funtsezkotzat jo daitezke, eta hauen eskuragarritasunak ukaezina behar luke izan gure gizartearen ongizaterako. Beraz, funtsezko produktu eta zerbitzuak zeintzuk diren hauteman behar da; auto-hornikuntza ahalbidetzeko eta, km0 diren funtsezko produktuen fabrikazioa oinarri duen enpresa-ehunaren ekonomia uztartzeko.
Produktu hauek osasun- edo industria-arloko araudi-eskakizunak bermatu behar dituzte, ekonomia zirkularrarekin bat eginez. Izan ere, printzipio zirkularrak eta jasangarritasun-printzipioak uztartzeak tokiko balio-kate industrial berriak dibertsifikatzeko eta sortzeko aukerak sor ditzake, ekonomia berde eta jasangarri baterako trantsizioaren aldeko apustua egiten duen Europako esparruan, Green Deal delakoan. Ekonomia berdeak edo zirkularrak ondasun eta zerbitzuen eskaintzari ekodiseinuaren, konponketaren, berrerabilpenaren edo birmanufakturaren eta birziklapenaren printzipioak aplikatzearen alde egiten du, besteak beste. Beraz, proiektu honetan proposatutako aukera-ildoek funtsezko osasun produktuak ardatz dituzten negozio-eredu eta teknologia-eredu berriei lotutako balio-kate berriak identifikatzen lagundu behar dute.
Horrela, bada, proiektu honen helburua Gipuzkoak eskaini ditzakeen funtsezko osasun-produktuak fabrikatzeko balio-kate potentzialak detektatzea, baloratzea eta lehenestea da, jasangarritasunaren ikuspegitik zirkulartasunari erreparatuta eta, 2030 Agendari eta europako Grean Deal delakoari erantzunaz.
Memoria_ Identificación de oportunidades para la integración del sector Bio-Salud y Medio Ambiente en Gipzukoa