Basque Health Clusterrak, Basque Trade & Investment/Nazioartekotzeko Euskal Agentziarekin eta gure elkarteetako bederatzirekin batera, stand propioa izango du 2024ko azaroaren 11tik 14ra Düsseldorfen (Alemania) egingo den Medica 2024 azokan. Gure standean (Hall 14, Corridor B/42-1) gurekin egongo diren bazkideak honako hauek izango dira: Bexen Medical, E Process Med, Glucovibes, Legit. Health, LITEK PHARMA, Mizar Health, Ubikare, Nexkin medical eta Optimus 3D.
Hau izango da gure standa azokaren barruan:
Medica 2024ra joateko, katalogo bat ere sortu dugu. Bertan azaltzen da klusterra zer den, zein helburu ditugun, zein diren gure jardun-arloak, zein azpisektore hartzen ditugun, eta azokak irauten duen lau egunetan gurekin egongo diren elkartekideak ere aurkezten ditugu. Hau da BHC MEDICA 2024 katalogorako esteka.
Side Event
Gainera, azaroaren 13an, asteazkena, 14:00etan, Side Event interesgarria antolatuko dugu, azokako Room 15, Hall 1 aretoan. Bertan, hainbat adituk azalduko digute nola funtzionatzen duen Osasun Datuen Europako Esparruak (GEEA). Hauek izango dira Europako arau-ingurunearen erronkei eta aukerei buruzko ikuspegia emango duten adituak:
Ainara Garzo Manzanares, PhD – Senior Researcher at TECNALIA Research & Innovation.
Hans-Peter Dauben, Medizininformatik-Initiative (MII) erakundeko zuzendaria.
Arthur Kari, PhD Candidate at Freie Universität Berlin specializing in Data Spaces, Digital Health, and EHDS.
Anja Burmann doktorea, Fraunhofer ISSTko Osasun Saileko burua, panelaren moderatzaile gisa.
Eman izena hemen.