Joan den azaroaren 15ean,Toyama Pharmaceutical Association-aren (TPA) ordezkaritza japoniarrak Basque Health Clusterra bisitatu zuen. 2020an, pandemiaren eta bidaiatzeko murrizketen ondorioz, online topaketa batzuk antolatu ziren bi herrialdeetako enpresek elkar ezagutu zezaten. Misio horretan, lankidetza-hitzarmen bat sinatzea ere adostu zen.
Bi urteko lan gogorraren ondoren, aurrez aurreko bisitak bi herrialdeetako enpresen arteko lankidetza bultzatzea espero duen akordioa ixtea ahalbidetu zuen. Asier Albizu Basque Health Clusterreko lehendakariak eta Hirohiko Inada ordezkaritzako buruak sinatu zuten akordioa Basque Health Clusterreko instalazioetan.
ICEXek Japonian antolatutako bisita honetan honako hauek parte hartu zuten:
- Hirohiko Inada CEO eta Kyukyu Pharmaceutical presidentea
- Toshiki Kanamori CEO eta Kongo Chemical presidentea
- Kentaro Fujii CEO eta Biozone Medical presidentea
Era berean, Kentaro Kanekok, ICEX Japoneko Inbertsio eta Lankidetza Industrialeko analista laguntzaileak, bertaratutako guztiei lagundu zien, kultura ezberdinen arteko zubia eskainiz. Enpresekiko lehen bilerak BIC Bizkaian egin ziren, eta han instalatutako 3 enpresa ezagutu zituzten hango langileen eskutik:
- IMG Pharma Biotech-eko Egoitz Astigarraga, CEO, eta Gabriel Barreda, CSO.
- Fast Base-eko Lissete Sanchéz, senior zientzialaria, eta Veronique Calleja, CSO.
- The Art of Discovery-eko Joseba Fernandez, eragiketa, lege eta finantza burua, eta Iñigo Angulo, CEO.
Bileran Amaia Romero ere izan zen, BIC Bizkaiko enpresa-proiektuen kudeatzailea. Start-up-ez gain, japoniarrek CIC Biogune, Biolan Health eta Histocell-en instalazioak bisitatzeko aukera izan zuten. Javier Jimenez-Barberok, CIC Bioguneko zuzendari zientifikoak, instalazioak erakutsi zituen, bertan dauden departamentu guztietatik pasatuz. Susana Hormillak, berrikuntza eta estrategia korporatiboko zuzendariak, eta Maitane Urienek, Lateral Flow saileko arduradunak, instalazioa eta etorkizuneko handitzearen obrak erakutsi zituzten. Azkenik, Histocellen sortzailekideek, Marta Acilu eta Julio Font, ordezkaritza Larrabetzuko lantegira eraman zuten.
Bisita laburra izan denez, ezin izan dira B2Bak egin, aurrekoan bezala. Hala ere, akordio honen bidez, BHCri elkartutako enpresek Japoniako merkatua hobeto ezagutzeaz gain, TPAren bidez merkatu horretara sartzeko atea izatea eta TPAko enpresetako bazkide teknologiko potentzial gisa parte hartzea espero da.