-
Basque Health Cluster eta Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkarteak “Minbiziaren talentu ikertzailearen alde” erronka sortu dute
-
Erronka Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoko enpresa eta profesionalei zuzenduta dago, Bizkaian minbiziaren ikerketarako doktoratu aurreko laguntza bat lortzeko helburuarekin.
Minbiziaren Ikerkuntzaren Munduko Eguna dela eta, hurrengo irailaren 24an, Basque Health Clusterra eta Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkartea gaur goizean batu dira “Minbiziaren talentu ikertzailearen alde” erronka aurkezteko.
Asier Albizuk, Basque Health Clusterrare Presidenteak informatu duen moduan, “Erronka Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoko enpresa eta profesionalei zuzenduko da dirua biltzeko helburuarekin, 24.000€ eta 96.000€ bitartean, Bizkaian minbiziaren ikerketarako doktoratu aurreko laguntza bat lortzeko eta, era honetan, ikertzaile gazteak laguntzeko. Erronka irekita egongo da irailaren 24tik otsailaren 4ra arte”.
Bere aldetik, Mila Gullonek, Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkartearen Presidentak, talentu ikertzailea ez galtzeko doktoratu aurreko laguntzak sustatzearen garrantzia azpimarratu du. “Aurtengo doktoratu aurreko laguntzen nazio mailako deialdian Bizkaiko 14 kandidatura aurkeztu ziren. Minbiziaren Aurkako Elkarteko Fundazio Zientifikoak guztiak aurrehautatu zituen, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren Ikerkuntzaren Estatu Agentziak ebaluatzeko. Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkartetik 3 laguntzen esleipena onetsi dugu, baina kanpoan geratu den talentua dago. Horregatik sustatzen dugu erronka hau, finantzazio gehiago behar dugu talentua kanpoan gera ez dadin.”Era berean gaur aurreratu duen moduan, irailaren 22an 2023ko doktoratu aurreko laguntzen deialdi ireki egin da. Kandidaturak aurkezteko epea hurrengo urriaren 20ra arte egongo da irekita.
Prentsaurrean José María Matok, CIC bioGUNEko eta CIC biomaGUNEko Zuzendari Nagusiak, parte hartu du ere bai, ekimen hau bultzatzeko eta dokturatu aurreko laguntzak duten garrantziaren eta ikerkuntza zentru baterako dokturatu aurreko ikertzaileak izatea suposatzen duenaren lekukotasuna emateko.