Seed Capital Bizkaia Mikrobiomiken kapitalean sartu da partaidetzen %3 inbertituz

Martxoaren 11n, Seed Capital Bizkaiak, bokazio berritzailea duten enpresa-ekimenak sustatzeko helburuz, Mikrobiomiken partaidetzen %3an inbertitu zuen. Gure interes handienekoa da Mikrobiomik bezalako konpainiei laguntzea. Gure inbertsio-ibilgailuarekin bilatzen ditugun bokazio berritzailea duten enpresa-ekimenen sustapenaren adibide argia dira, Oscar Ugarte Seed Capital Bizkaiako zuzendari nagusiaren esanetan. Mikrobiomikeko CEO Juan Basterraren hitzetan, Seed Capital Bizkaiaren sarrerak MBK-01 leading…

Bio-osasunaren sektorearen eta Basque Health Clusterraren aurkezpena Euskadin

Gaur, martxoak 23, Maria Pascual de Zuluetak, Basque Health Clusterreko zuzendariak, eta Mikaela Olaizolak, elkartearen proiektuaren kudeatzaileak, Miramongo Parke Teknologikoan dagoenBIC Gipuzkoa bisitatu dute, bertan dauden enpresei klusterra aurkezteko. Eskerrak eman nahi dizkiegu bai Esther Paguey zein Ainhoa Aizpuru ekitaldiaren antolakuntzan emandako laguntzagatik. Baita bertaratutako guztiei. Jarraian ekitaldiko argazki batzuk ikusi ditzakezue: 10 urte baino…

Cidetec Surface Engineering-ek bakterioen eta birusen aurkako kaltegabeko azalerak sortzeko oinarriak ezartzen ditu

COVID-19aren pandemiaren ondorioz agente patogenoen aurrean babesteko interesak izan duen gorakadaren aurrean, azaleren eta bakterioen aurkako eta birusen aurkako estalduren eskaria nabarmen handitu dela ikusi da, hedapena saihesteko mekanismoetako bat den aldetik. Cidetec Surface Engineering “Frontiers 2021” proiektuaren buru da, arlo horretako ikerketa sustatuz. Proiektuak bi helburu ditu: batetik, EAEko I+G zentroetan gainazalen eta gainazal-tratamenduen…

Ada Byron 2022 sarirako hautagaitzak aurkezteko epea zabalik

Ada Byron sariak 9. edizioa ospatuko du aurten. Hautagaitzak apirilaren 22ra arte aurkez daitezke. Deustuko Unibertsiatea 2014tik ari da sari hori antolatzen, eta Micorosften urrezko babesaz gain, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Danobatgroup-ren eta Emakunderen (Emakumearen Euskal Erakundea) baseba du. Gainera, Innobasque-ren eta Basque Health Clusterraren lankidetza du. Sari honen helburua arlo zientifikoan eta teknologikoan emakumeen lana…

Oncomatryxek bere inbertsio erronda itxi du 15 milioi eurorekin

Oncomatryx, Basque Health Clusterreko start-up bazkidea 15 milioi euro erakartzea lortu du urte hasieran, I. faseko saiakuntza klinikoak egiteko. Lehendik zituen akziodunez gain (besteak beste, BBK eta Ekarpen, azkenengo hau Kutxabankek, Eusko Jaurlaritzak, hiru foru-aldundiek eta Mondragon Inversiones barne ditu), enpresak nazioko eta nazioarteko «family office» berrien interesa bereganatu du. Ez da arrakastaz ixten duen…

BIKAINTEK 2022: I+G proiektuak garatzeko laguntzak, doktoreak kontratatuz eta doktorego industrialak eginez

BIKAINTEK 2022 diru-laguntzen deialdia apirilaren 29ra arte egongo da zabalik. Martxoaren 2an argitaratu zen EHAAn aurkitu ditzakegu laguntza-programa honen oinarriak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Plana – ZTBP Euskadi 2030 delakoaren babespean. Programa honek I+G proiektuak garatzen laguntzea du helburu, doktoreak kontratatuz eta Euskadin industria-doktoretzak egitea bultzatuz. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, diru-laguntzen sustatzaile nagusiak enpresen…

“Open Call” Safe-N-MEDTECH proiektuan

SAFE-N-MEDTECH – Osasunerako nanoteknologian oinarritutako teknologia medikoen bizi-zikloko segurtasun-probak – Nanoteknologian oinarritutako teknologia medikoen translazio segurua ahalbidetzeko nazioarteko proiektua da, kontzeptuaren probatik merkatuetaraino eta praktika klinikoetaraino. Europar Batasunaren H2020ak(814607 zenbakiko diru-laguntza akordioa) finantzatutako proiektua da. 28 bazkideen artean, klusterraren ohorezko bazkidea, Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioa (BIOEF) eta Keralty ditugu, proiektuaren zuzendariak direnak.…

RFID teknologiak Galdakaoko eta Valdecillako osasun-profesionalei administrazio-kargak murrizten dizkie

Agile System soluzio logistikoak osasun-produktuen stockak kudeatzeko prozesuak optimizatzea ahalbidetzen du Osasun-sektoreak, gaur egun, garapen- eta berrikuntza-erronka handiak ditu, eta, beraz, ezinbestekoa da eraldaketa digitalari aurre egitea. Hauxe izan da Cardivak Basque Health Clusterrarekin batera antolatu duen “4.0 lidergoaren garapena eraldaketa digitalean” jardunaldiaren mezu nagusietako bat. Unai Atristain Cardivako Klinikako zuzendariak adierazi duenez, ezin dugu…

Estatuko gobernuak osasun-sektorerako ematen dituen laguntza berriak

OSASUNAREN ARLOKO 2021-2023 EKINTZA ESTRATEGIKOA ALDATZEA Joan den hilaren erdialdean, gobernuak Osasuneko Ekintza Estrategikoaren (OEE) 15 deialdiak aurkeztu zituen. Deialdi horiek urtean zehar irekiko dira, eta ezohiko zenbait deialdi ere aurkeztu zituen, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan. Joan den otsailaren 22an, akats bat zuzentzeko aldaketa bat egin zen. Programa honetarako aurrekontuan jasotako 144 milioi…

e-Process Med COVID pazienteak bahetzeko PCR proben alternatiba baten bila

Gure bazkide e-Process Med-ek Andaluzioako Osasun eta Familien Kontseilaritzaren finantzaketa lortu du. Proiektua juntak iaz diruz lagundutako 6 proiektuetako bat izan da, eta honako izen hau izan du: «D & SAI: COVID diagnostikoa eta baheketa, Adimen Artifizialean oinarrituta». e-Process Med Andaluziako osasun-sistema publikoarekin lankidetzan arituko da balizko COVID pazienteen baheketa azkar eta fidagarria lortzeko, eta,…