Elena García Armada zientzialariak irabazi du 2021eko Deustuko Unibertsitateko Emakume Teknologoarentzako Ada Byron Saria

Elena García Armadak nazioartean emaitza aitzindariak lortu ditu oinez ibiltzen laguntzeko exoeskeleto pediatrikoen garapenean. Ada Byron sariaren gazteentzako kategorian, Jordina Torrents Barrenak lortu du, adimen artifizialeko, ikaskuntza sakoneko eta irudi medikoko doktoreak eta Informatikako Ingeniaritzako lizentziatuak. Epaimahaiak 137 hautagaitza aztertu ditu; haietatik 95 izan dira sari nagusirako hautagaiak eta 42 gazteen kategoriarakoak. Elena García Armada…

Biospain 2021ean presentzia handia duen euskal ekosistema biosanitarioa

Irailaren 27tik urriaren 1era arte Biospain azoka egingo da Iruñean, sektore bioteknologiko nazionaleko ekitaldirik handiena. Basque Health Cluster stand birtual batekin egongo da aurtengo edizioan, 6 kiderekin batera:   09-27tik 10-1era arte standak bisitatu ahal izango dira. Gure bazkideen aurkezpenak jarraian aurkituko dituzu: Biolan Health CIDETEC i+Med IMG Pharma Mikrobiomik Ulma Embedded Solutions   30…

AcceXiblek Alzheimerraren munduko egunean osasun mentala doan txekeatzeko aukera ematen du

Alzheimerraren hiru kasutatik bat prebenitu liteke. Accexiblek, hizketaren bidez, Alzheimerraren detekzio goiztiarra ahalbidetzen du. 60 segundoko proba batek narriadura kognitiboa detektatzen du, % 91ko sentikortasunarekin Alzheimerraren Munduko Eguna dela eta, irailaren 21ean, Accexible startup-ak “txekea ezazu zure osasun mentala!” kanpaina abiarazi du, hizketaren analisiaren bidez narriadura kognitiboa detektatzeko.   Enpresak doako testa eskaintzen du, 60…

BHCk LEADERS IN TECH mahai-inguruan parte hartuko du

Iazko arrakastaren ondoren, Innolab Bilbaok LEADERS IN TECH jardunaldiaren 2. edizioa antolatu du. Oraingoan, mahai inguruak hiru sektore estrategikori buruzkoak izango dira: osasuna, industria eta energia. Etorkizunari begira jarrita, azken aurrerapenei buruz eta epe laburrean zein luzean espero dutenari buruz hitz egingo dute. Maria Pascual de Zulueta Klusterreko zuzendariaz gain, Accexibleko Carla Zaldua eta IMQ…

Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, Basque Health Cluster-eko ohorezko kide berria

  Osasuneko Sailburuak lan-bilera izan du Basque Health Cluster-ekin Gotzone Sagardui, Eusko Jaurlaritzako Osasuneko Sailburua, Mikel Álvarez, Basque Health Clusterreko presidentearekin bildu da gaur goizean, Bizkaiko lurraldeko osasun-egoitzean, Bilbon. Topaketan zehar, Euskadiko osasun-sektorea garatzeko elkarlanean jarraitzeko konpromisoa berretsi dute. Hala, gaurtik aurrera, BIOEF Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioa, zeina Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren barruan…

Euskal Osasun Klusterra Biospainen 10. edizioan izango da

Aurten ere, AseBiok Biospain azoka antolatu du. BioSpain bioteknologiaren Europako astearen parte izango da, irailaren amaieran. Hitzaldi presentzialak izango ditu Iruñean, baina jarduera guztiak online egin ahal izango direla da aurtengo berezitasuna. Aurreko edizioan bezala, Euskal Osasun Klusterrak stand batekin parte hartuko du, ekitaldira gurekin etorri nahi duten bazkide guztiak elkartuz. BioSpainek sektoreko informazio garrantzitsuena eskaintzen…

COVID-19 analisi zerbitzu berri bat ireki da Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean

COVID-19 pasaportea inoiz baino hurbilago eta errazago lortzeko aukera , enpresa, erakunde eta partikularren eskura. COVID-19ko analisi-zerbitzuak eskaintzeko zentro berri batek ateak ireki ditu astelehenean, uztailak 19, Bizkaiko Teknologia Parkeko 101. eraikinean, DNA Data eta Biolan Healthen eskutik. Bertan, proba desberdinak eskainiko dira , bai SARS-CoV2 bidezko infekzio bat detektatzeko, bai modu naturalean lortutako edo…

Viralgenek Gipuzkoan ireki du bere egoitza berria

Viralgenek, klusterreko bazkidea dena, joan den hilaren amaieran inauguratu zuen bere egoitza berria Guipuzkoako parkean. Inaugurazioan Iñigo Urkullu eta Pedro Duque izan ziren ordezkari publiko gisa, Javier Garcia Viralgeneko CEO gisa, eta Bayer Pharmacuticalsen ordezkari gisa, zeina Viralgenen jabea den AskBio enpresa erosi zuen, Stefan Oelrich izan ziren. Instalazio berri horien bidez, hobeto egokitu nahi…

Seigarren urtez jarraian, BTI rankingeko liderra da Espainiako ekoizpen zientifiko bioteknologikoan

Biotechnology Institute (BTI) enpresa gasteiztarra, 2020an 28 argitalpenekin, Espainiako argitalpen zientifiko gehien dituen enpresa izan da AseBioren txostenean, azken 6 urteetan bezala. BTIren ondoren, PharmaMar eta Janssen  enpresak daude, bigarren eta hirugarren postuetan hurrenez hurren. Gainera, Eduardo Anitua, konpainiaren sortzailea, presidentea eta zuzendari zientifikoa, munduko odontologia-sektoreko ikerlari garrantzitsuenen zerrendaburua da. ‘Ranking of the World Scientists:…

DNA Data enpresa biomedikoa BIOLAN Taldean sartu da, enpresa-taldearen barruan produktu eta zerbitzuen portfolioa handitzeko aukera emanez

Bi konpainien arteko eragiketa horrek beren eskaintza teknologikoa eta osasun eta elikagaien merkatuan duten kokapena indartu egingo du. Lehenengo ekintza uztailaren 19an Zamudion, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean, COVID-19 azterketa zerbitzua irekitzea izango da.   Aste honetan sinatu da Zamudioko BIOLAN Microbiosensores enpresa bioteknologikoaren sarrera Miramongo Parke Teknologikoan dagoen DNA Data enpresa biomedikoaren kapitalean. Eragiketa…