BHCren lan-poltsa berriak 5 hilabete bete ditu

Basque Health Klusterraren jarduera ildo nagusietako bat talentua erakartzea eta prestatzea da. Horren erakusgarri da aurten antolatu dugun erregulazioko adituaren ikastaroa edo Novia Salcedorekin batera kontrataziorako laguntzei buruz antolatu dugun webinarra. Webguneak iaz izan zuen berritzearen ondoren, aurten lan-poltsarena zen. Horretarako, otsailean estreinatutako atal berriak bazkideen lan-eskaintzak ditu. Beren profila egungo lan-eskaintzetan sartzen ez den…

Adimen Artifiziala Osasun Digitalerako eta Medikuntza Pertsonalizaturako

Vicomtech-ek, hainbat enpresa eta zentro teknologikorekin batera, adimen artifizialari buruzko jardunaldi bat antolatu du osasun digitalaren eta medikuntza pertsonalizatuaren esparruan. Jardunaldi honen helburua errealitateak eta prospekzioa erakustea da, Adimen Artifiziala Osasun Digitalean eta Medikuntza Pertsonalizatuan aplikatzeko aukerak identifikatzen laguntzeko, bai enpresei, bai erakunde sanitarioei eta administrazioei. Ekitaldia datorren ekainaren 23an izango da, 9:15ean, Bilboko Zabalguneko…

Abiatu da “SINPAIN” ikerketa-proiektu iraultzailea: Belauneko osteoartritisaren aurkako hurrengo belaunaldiko terapia aurreratu bat garatzen

Osteoartritisa desgaitasun fisikoaren kausa nagusietako bat da, eta kasuak areagotzen ari dira. Gaur egun, munduko biztanleriaren ehuneko zazpiri eragiten die. Pazienteen ohiko sintomak min kronikoa, zurruntasuna, sentiberatasuna eta malgutasun mugatua izaten dira. Orain arteko ikerketen arabera, ez dago sendagai espezifikorik osteoartritisari aurre egiteko, eta larritasun-maila desberdina da pazientearen arabera. Osteoartritisarekin lotutako karga sozialaz eta sufrimenduaz…

Polepharma-GIPSO eta Basque Health Cluster klusterrak ituna sinatu dute industria farmazeutiko eta biofarmazeutikoaren sektorearen mugaz haraindiko lankidetza sustatzeko

Industria farmazeutiko eta biofarmazeutikoko sektorearen mugaz haraindiko lankidetzaren aldeko hurbilketa estrategikoa.   2013az geroztik bazkide diren —Akitania Berriko, Euskadiko eta Nafarroako (RNAEN) Bioosasuneko Industrien Topaketak antolatzeko esparruan bereziki— Polepharma-GIPSO Frantziako industria klusterrak eta Basque Health Cluster-ak euren arteko konpromisoa hitzartu zuten maiatzaren 12an, osteguna, Euroeskualdearen (Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroa) instalazioetan, Hendaian. Era horretara, Mikel…

Biozientziak-osasuna sektorearen topaketa irekia

Datorren ekainaren 9an, gure Batzar Nagusiaren amaiera gisa, Euskadiko biozientzien eta osasunaren sektorearen urteroko topaketa egingo dugu. Klusterreko lagun guztiak gonbidatuta zaudeten ekitaldi ireki hau 17:30ean hasiko da. Ainara Basurko, ekonomia sustatzeko foru diputatua, izango da irekiera hitzaldia emango duena; Cristina Oyon, SPRI taldeko teknologia, berrikuntza eta iraunkortasuneko zuzendaria, hartuko du txanda “balio ekonomikoa eta…

HEALCIER proiektua ixteko jardunaldia

Datorren maiatzaren 30ean amaituko da HEALCIER proiektua, ESTIAren instalazioetan antolatutako jardunaldi batekin. Jardunaldia 11:00etan hasiko da, eta 12:30ean amaituko da, eta bai aurrez aurre, zein online parte hartu daiteke.   HEALCIER proiektua Osasunaren sektoreak baliabide ugari erabiltzen ditu bere eguneroko asistentzia-jardunean, eta baliabide horiek ahalik eta modu eraginkor, efiziente eta ekologikoenean kudeatzeko erronka hartzen du…

Farmazia-sektorearen eta produktu sanitarioen sektorearen industria-trantsiziorako proiektu estrategikoetarako diru-laguntzak

Atzo ireki zen farmazia-sektorearen eta produktu sanitarioen sektorearen industria-trantsiziorako proiektu estrategikoetarako diru-laguntzak eskatzeko epea, ABANGUARDIAKO OSASUN PERTEaren pean, 2022. urteko Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan. Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak bi laguntza-ildo hauei buruzko informazio-jardunaldia antolatu zuen apirilaren 22an: I+G+b proiektuetarako laguntzen lerroa, 4.0 industria konektatuaren eremuan (Finantziaketa_Aktiboa) Manufaktura-industriaren arloko berrikuntza- eta iraunkortasun-planetarako laguntzen…

ABYNTEK BIOPHARMAk antigorputzak lortzeko 4 faseetan lagunduko dizu

Antigorputzak bilatzen eta lortzen espezialista den aldetik, Abyntek Biopharmak prozesu osoa askoz errazagoa egiten du, fase guztietan ikertzaileei lagunduz, irtenbiderik onena aurkitzeko: Proiektuaren eskakizun nagusia identifikatuz, produktua zehaztu beharrik gabe. Antigorputzak talde tekniko espezializatu baten bidez hautatuz. Inportazioa kudeatzen. Saldu ondoko zerbitzua bermatuz. Abyntek Biopharma nazioarteko marka onenekin bakarrik ari da lanean, nazioartean ospe handia…

Robotika sanitarioari buruzko jardunaldia

Tecnaliak jarrdunaldi bat antolatu du robotika sanitarioari buruz, teknologia horren garapenean lan egiten duten enpresentzat. Ekitaldia maiatzaren 20an izango da, 8:30ean hasita Miramongo parke teknologikoan (Mikeletegi Pasalekua 2). Aurrez aurre zein online bidez parte hartu daiteke, eta ekitaldiaren hizkuntza ingelesa izango da. Osasuna zaintzeko teknologia robotikoetako adituak gonbidatuko dira, ReHyb proiektuko bazkideak barne. Ekitaldiak tailerrak…

Abyntek enpresak CRISPR produktu sorta berria merkaturatu du

DNAren Munduko Eguna dela eta, Abyntek Biopharmak CRISPR produktu sorta berri bat merkaturatu du, Broad Institute MIT eta Harvard ospetsuek bermatuak, hurrengo mailan ikerketa zientifikoa bultzatzeko.Abyntekek ikertzaileen eskura jartzen du edizio genetikoko teknologia iraultzaile hau, modu errazean eta prozesu osoan zehar lagunduz. Horretarako, katalogo zabala du, eta, gainera, neurrira egindako zerbitzu bat, non adituek uneoro…