Angulas Aguinagak proteina portzentaje handiagoa duten barratxoen gama berria merkaturatu du bere marka liderretako baten pean: Krissia ®. Arrain alternatiba oso erraza eskaintzen die ohi baino proteina gehiago dituzten produktuak bilatzen dituzten pertsonei. Gainera, gure etengabeko hobekuntzaren ildotik, azukre erantsirik ez duen lehen erreferentzia izango da Krissia ®.
Merkaturatze horren atzean i+Dko taldearen ahalegina eta etengabeko ikerketa daude, jatorrizko gamaren ezaugarri organoleptiko guztiak gordetzen dituen produktu bat lortzeko. Berrikuntza horri esker, arrain-proteina gehiago hartzen lagundu nahi dugu, merkaturatzen ari diren proteina-portzentaje handieneko produktuetan beste aukera bat eskainiz.
Horretarako, kalitate hobeko lehengaiak baino ez ditugu erabiltzen, proteina portzentaje handiagoa eta esperientzia organoletiko paregabea ziurtatzen baitigute. Krissia ® Protein + barratxoen oinarria da surimia, eta kalitate bikaineko proteina ematen du, aminoazido esentzial guztiekin, omega 3 gantz azidoekin, B12 bitaminarekin eta selenioarekin batera.