2022ko azaroaren 25ean eta 26an Elikadurari, Nutrizioari eta Dietetikari buruzko V. Kongresua egin zen Logroñoko Riojaforum Jauregian. Nutrizio eta Dietetikako Espainiako Akademiak urtero antolatutako ekitaldi zientifiko handia da, eta Espainia osoko 300 diestista-nutrizionista baino gehiago biltzen ditu.
Kongresua “Erronkak komunikazioan, marketinean eta elikadura-hezkuntzan” lelopean egin zen, eta helburu hauek izan zituen: herritarren elikadura-hezkuntzaren garrantzia, komunikazio eta marketineko estrategia eta erronka berriak eta dietista-nutrizionistak hainbat sektoretan duen zeregin garrantzitsua.
Angulas Aguinagak, kontsumitzaileen eta, oro har, herritarren nutrizioarekin eta osasunarekin konprometituta, Kongresu honetan parte hartu zuen, taldeko marka guztiak (La Gula del Norte ®, Krissia ®, Aguinamar ® eta Royal ®) ordezkatuta zeuden stand batekin eta konpainiako Nutrizio eta Osasun arduradun Yaiza Quevedoren hitzaldi zientifiko batekin, surimiaren nutrizio-profilari buruz, zeina interes teknologiko eta nutrizional handiko lehengaia baita.