Aurten, Akitania Berriko/Euskadiko/Nafarroako Bioosasun Industrien 7. Topaketak Bilbon egingo dira, eta aurreko edizioan ez bezala, aurrez aurreko modalitatean.
Irekiera ekitaldian Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua; Mikel Irujo, Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Enpresa Garapeneko kontseilaria; eta Françoise Jeanson, Akitania Berriko Eskualde Kontseiluko Silver Economy Osasuneko lehendakariordea izango ditugu gurekin.
Topaketen helburua mugaz gaindiko proiektuak bultzatzea da, hiru lurraldeetako osasun-sektoreko erakunde publiko eta pribatuetako ikertzaileek eta industriak elkarlanean aritu daitezen. Topaketa parte-hartze arrakastatsua da, euroeskualdeen arteko lankidetzaren beharra erakusten duena.
Topaketak enpresaburuei, ikertzaileei, unibertsitateko ikasleei eta, azken batean, Euskadiko, Akitania Berriko eta Nafarroako osasun-sektoreko berrikuntzaren eragile guztiei zuzenduta daude.
Jardunaldiak enpresen hogeita hamar bat «flash» aurkezpen izango ditu. Halaber, aurreko edizioetan bezala, mugaz gaindiko lankidetzen kasu arrakastatsuen aurkezpenak eta euroeskualdeko sektorearen alderdi garrantzitsuei buruzko eztabaida-mahaia izango dira. Gainera, aurten hiru Open Innovation erronka jarriko dira abian.