30 flash aurkezpen baino gehiagorekin, 3 mugaz gaindiko proiektuekin eta B2B bilerekin, datorren urriaren 10ean eta 11n sektoreak hitzordua izango du Bilbon.
Topaketen zazpigarren edizio honetan, B2Bei eskainitako arratsalde bat eta OSASUNBERRI (Euskadi), VIATRIS (Akitania Berria) eta CINFA (Nafarroa) enpresen 3 Open Innovation aurkeztu ditugu.
Bilerak Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuak, Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Enpresa Garapeneko kontseilariak eta Françoise Jeanson Akitania Berriko Eskualde Kontseiluko Silver Economy Osasuneko lehendakariordeak irekiko dituzte. Ekitaldia ixteko Nafarroako Osasun Klusterraren aurkezpena izango dugu B2B bileren aurretik.
Izen-emateek prezio murriztua dute irailaren 21era arte. Ordutik aurrera, prezio hauek izango dituzte:
- Ez bazkideak: 360 €
- Bazkideak: 230 €
- Unibertsitateak, ikasleak eta sistema publikoko unibertsitarioakUniversitarios, estudiantes e investigadores del sistema público: 100 €
Prezio horiei BEZaren %10 aplikatu beharko zaizkie.
Akitania Berria/Euskadi/Nafarroa topaketak gehiago ezagutu nahi badituzu, bisitatu webgune hau: