Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa bio-osasun industriako topaketak urriaren 10ean eta 11n izango dira BAT dorrean (Bilbo).
Topaketen helburua mugaz gaindiko proiektuak bultzatzea da, hiru lurraldeetako osasun-sektoreko erakunde publiko eta pribatuetako ikertzaileek eta industriak elkarlanean aritu daitezen. Topaketa parte-hartze arrakastatsua da, euroeskualdeen arteko lankidetzaren beharra erakusten duena.
Aurten, Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburua; Mikel Irujo, Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Enpresa Garapeneko kontseilaria; eta Françoise Jeanson, Akitania Berriko Eskualde Kontseiluko Silver Economy Osasuneko lehendakariordea eta Ainara Basurko, Bizkaiko Ekonomia Sustapeneko foru diputatua, izango ditugu gurekin.
Jardunaldiak enpresen hogeita hamar bat «flash» aurkezpen izango ditu. Halaber, aurreko edizioetan bezala, mugaz gaindiko lankidetzen kasu arrakastatsuen aurkezpenak eta euroeskualdeko sektorearen alderdi garrantzitsuei buruzko eztabaida-mahaia izango dira. Gainera, aurten hiru Open Innovation erronka jarriko dira abian.
Izen-emanteak:
Izen-emateak zabalik daude eta deskontua dute irailaren 21a baino lehen egiten diren inskripzioentzat.
Irailak 21a baino lehen | Irailak 21a eta gero | |
Ez bazkideak |
275 €
|
360 €
|
Bazkideak* |
175 €
|
230 €
|
Unibertsitateak, ikasleak eta sistema publikoko ikertzaileak |
75 €
|
100 € |
Bazkideak*: kluster antolatzaile eta kolaboratzaoleetako bazkide guztiak hartuko dira bazkidetzat (Basque Health Cluster, GIPSO-PolePharma, SODENA, ALLIS NA).
Nori zuzenduta:
Topaketak enpresaburuei, ikertzaileei, unibertsitateko ikasleei eta, azken batean, Euskadiko, Akitania Berriko eta Nafarroako osasun-sektoreko berrikuntzaren eragile guztiei zuzenduta daude.
Informazio gehiago aurki dezakezue webgune ofizialean: