-
Alzheimerraren hiru kasutatik bat prebenitu liteke. Accexiblek, hizketaren bidez, Alzheimerraren detekzio goiztiarra ahalbidetzen du.
-
60 segundoko proba batek narriadura kognitiboa detektatzen du, % 91ko sentikortasunarekin
Alzheimerraren Munduko Eguna dela eta, irailaren 21ean, Accexible startup-ak “txekea ezazu zure osasun mentala!” kanpaina abiarazi du, hizketaren analisiaren bidez narriadura kognitiboa detektatzeko.
Enpresak doako testa eskaintzen du, 60 segundotan egin daitekeena, Testaccexible.com webgunera mikrofonoa duen gailu batetik sartuta. Test honek erabiltzailearen ahotsa aztertzen du eta emaitza bat eskaintzen dio pare bat minututan, % 91eko sentsibilitatearekin etapa goiztiarretan narriadura kognitiboa hautematean. Nahi izanez gero, 3 test gehiago egin ditzake eta proben emaitzak posta elektronikoz jaso.
Accexiblek adimen artifizialean oinarritutako ereduak garatu ditu, pertsona batek zer eta nola esaten duen aztertzen dutenak. Ildo horretan, IBMk eta Pfizerrek ikerketa bat egin dute, hizketaren analisiaren bidez Alzheimerraren garapena 5 urte lehenago ere iragar daitekeela erakusten duena.
Batez beste, pertsona batek 20 hilabete behar ditu profesionalarengana joateko, memoriako kexa bat izan ondoren. Bere plataformarekin, osasun mentalaren azterketako tabua apurtzen lagundu nahi du: urteroko azterketa medikoa (gorputzekoa) egiten dugun bezala, osasun mentala zaindu beharko genuke.
Maragall Fundazioaren arabera, 3 Alzheimer kasutatik 1 bizi-ohitura osasungarriak hartuz prebenitu daiteke. Gainera, narriadura kognitiboa pairatzen duten pertsonen bi heren diagnostikatu gabe daude. Europan, dementziarekin diagnostikatutako pertsonen % 20ri soilik diagnostikatzen zaie etapa goiztiarretan. Funtsezkoa da detekzio goiztiarra tratamendu egokia jasotzeko.
– ————-
Accexibleren Alzheimerra goiz detektatzeko kanpainak honako hauen laguntza jaso du: Quironsalud, CEAFA, IMQ, Fundación ACE, Tech Barcelona, Tunstall, Innolab Bilbao, Atenzia, Basque Health Cluster, Biocat, Eskilara, Lanzadera, UnLimited Spain, Salamancako Ikerketa Biomedikoen Institutua, Edades Proiektua, Barcelona Health Hub, Emprende In Health, Innovatek Bi, Ciudadanos Dignos, Consell Comarcal d’Anoia.
Accexibleren ahots-biomarkatzaileen plataformak aukera ematen du narriadura kognitiboa kostu txikiarekin eta fidagarritasun handiarekin detektatzeko. Analisi-sistema ez da inbaditzailea, eta urrunetik erabil daiteke. Saiakuntza kliniko batzuk egin dira, eta, 2020ko abenduan, plataformak osasun-produktuaren CE marka lortu zuen.
Kontaktua: Carla Zaldua
Accexibleren CEO
649332295