Ikerketarako erreaktiboen horniduran bikaintasuna lortzen laguntzeko, Abyntekek Abyntek Research Reagents abiarazi du, ikerketa onkologikorako kalitate goreneko bioaktiboen lerro berri bat, 6.000 antigorputz, proteina eta ELISA/CLIA kit baino gehiago barne, minbizi mota desberdinetako ehunka biomarkatzaile aztertzeko.
Tresna sentikorrak eta espezifikoak lortzearen aldeko apustua da, komunitate zientifikoari ikerketa onkologikoko proiektuak eraginkortasun handiagoz garatzeko aukera emango diotenak, emaitza azkarrak, sendoak eta erreproduzigarriak erraztuz.
Abyntek Research Reagents bi helbururekin jaio zen. Alde batetik, minbiziaren ikerketarako kalitatezko bioaktiboen aukera zabala ematea komunitate zientifikoari, eta, bestetik, bularreko minbizia ikertzen laguntzea, lortutako etekinaren zati bat kausa horretara bideratuz.
Bezeroekiko eta ikertzaileekiko kalitate-konpromisoaz haratago, Abyntekek nahi du bere lana gizartean konpromiso sendoa hartzea eta sustatzea. Horregatik erabaki dute Abyntek Research Reagents linearen fakturazioaren zati bat bularreko minbiziaren arloko ikerketa-proiektuetara bideratzea, bai ildo horretan lan egiten duten ikerketa-taldeei edo elkarteei dohaintzak emanez, bai esparru horretan I+Gko proiektu propioak abian jarriz.
Minbiziaren ikerketara bideratutako Abyntek erreaktiboen katalogoari buruzko informazio gehiago hemen.
Abyntek Biopharmari buruz:
Enpresa honen instalazioak Bizkaiko parke teknologikoaren erdigunean daude kokatuta eta bertan bioerreaktiboen horniduran jarduten duten. Produkturik ez dauden kasuetarako, neurrira egindako peptidoak, proteina birkonbinatuak eta/edo antigorputzak garatzen, ekoizten eta merkaturatzen dituzte ere.