BILBOKO MEDIKUNTZA ZIENTZIEN AKADEMIAK ETA BASQUE HEALTH CLUSTER-EK LANKIDETZA-HITZARMENA SINATU DUTE

Hitzarmenaren xedea da bi erakundeek osasun-zientzien arloan antolatzen dituzten prestakuntza- eta dibulgazio-jarduerak garatzea. Akademiak 125 urte baino gehiagoko historia du, eta Medikuntza, Farmazia, Biologia, Odontologia eta Albaitaritzako profesionalak biltzen ditu. Basque Health Cluster Euskadiko biozientzien eta osasunaren sektoreko erreferentziazko elkartea da. Pertsonen osasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko produktuak eta zerbitzuak garatzen dituzten erakundeak biltzen ditu.  …