BIOLANek instalazio berriak inauguratu ditu Bizkaiko Parke Teknologikoan, Zamudion, Iñigo Urkullu lehendakaria buru duen ordezkaritza instituzional gorenarekin

Joan den asteazkenean, 2024ko urtarrilaren 10ean, elikagaien eta osasunaren sektoreari aplikatutako biosentsorikan munduko liderra den enpresa bioteknologikoaren hirugarren eraikina inauguratu zen. Eraikin horrek ia hirukoiztu egiten du bere espazioa, sektorean duen hazkundearen eta sendotzearen isla gisa.   Ekitaldian izan dira Iñigo Urkullu lehendakaria, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua, Gotzone Sagardui Osasuneko sailburua, Elixabete…